Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/10/07 10:32:29.142 GMT+2

Duguna 2008ko Urretxuko Euskal jaian

Aspaldian geunden zorretan Urretxuko Lurra taldekoekin. Izan ere Euskal Jaian parte hartzeko hainbat gonbite egin izan dizkigute 2006. urtean Ablitas-en elkarrekin dantzatu genuenetik, baina San Fermin txikiekin bat egiten zuenez egunak, ezinezkoa izan dugu, aurten arte.

Hartara, irailaren 21ean, arratsalde partean abiatu ginen Urretxurantz. Heldu, arropaz aldatu eta kalejira hasten zen tokirantz abiatu ginen. Hura sorpresa ia-ia San Fermin txiki bera bertan topatu genuen-eta. Izan ere, Iruñetik heldutako hainbat eta hainbat lagun topatu genituen bertan: Alde zaharreko erraldoien konpartsa, Muthiko Alaiak fanfarrea, Ezpelur gaiteroak... etxean  bezala.

Nafarroako dantzak erakustea nahi zuten eta Jaurrietako neska-dantza eta Otsagabiko dantzak eraman genituen. Egin berri ditugun jantziak estreinatzeko ere balio izan zuen emanaldiak. Gure fanfarrearen eta Haizaldiko gaiteroen laguntzaz egin genuen ibilbidea, toki zehatz batzuetan dantzatuz.

Arratsalde pasa ederra izan zen!







Argazki guztiak hemen.


Nork: duguna.2008/10/07 10:32:29.142 GMT+2
Etiketak: urretxu dantza duguna euskal jaia emanaldiak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak