Dantzariondako ezinbesteko erreferentzia bilakatu da dantzan.com webgunea. Orain gainera, itxuraldatuta datorkigu eta sail berri eta interesgarriekin. Oier Araolazak Sustatu n dioenez, "oro har, aurrekoak zituen osagai guztiak biltzen ditu dantzan.com berriak: albisteak, hemeroteka, argitalpenak, foroa, loturak, dantza testuen gordailua, agenda eta abar. Baina horiez gain hainbat berrikuntza aipatu daitezke:
- Argazkiak Euskal dantza tradizionalaren alorreko 3.000 argazki jarri ditugu atal horretan.
- Dantzariak Euskal balet dantzarien diaspora ezagutzeko aukera. Frankfurt-etik Wiesbaden-ra, eta Londresetik Copenhage-ra hainbat dira beren dantzari ibilbidea Europako konpainietan egiten ari diren euskal dantzariak.
- Bilatzaile indartsua dauka dantzan.com berriak, eta bilaketa zehatz bati lotutako RSS jarioetara ere harpidetu daiteke.
- Diseinua aldatu da. Txuri-gorria orain ere, lehengoaren bidetik, baina oraindik argiagoa eta gaurkotua."
Idatzi artikulu bat