1986. urtean sartu zen Iruñeko udal dantza taldera eta 1988. urtean, udalak taldearekin zuen harremana eten ostean, Dugunan jarraitu zuen. 1996. urterarte aritu zen gure taldean dantzan. Tarte horretan idatzi zituen Patxi Labordarekin batera, besteak beste, Iruñeko inauterietan plazaratu genituen Zuberoako Maskaradaren, Lantzeko inauteriaren eta Luzaideko Karroxaren antzezpenak. Gure taldearendako urte ederrak izan ziren horiek.Taldeko zuzendaria ere izan zen tarte batez. Ondoren Danok-bat eta San Lorenzoko danzanteetan ere aritu izan zen. Dantzaren eta euskeraren ikerkuntzaren munduan maisu genuen Joxemi eta miresten genuen zinez bera eta bere lana.
Muxu handi bat Idoiarentzat eta bere alabentzat!
Ez adiorik Joxemiel!
Erantzunak
Nork: Patxi.2010/03/03 08:20:46.389 GMT+1