Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/07/02 11:37:43.284 GMT+2

Bi emanaldi batean

Udarekin batera heldu zaizkigu emanaldi andana. Txikien taldeak gehiago izan ditu nagusienak baino. Ekainaren 26an ordean, biek izan genuen emanaldia 3 orduko tartean.

Txikiek goizeko 11:30etan dantzatu egin zuten Errotxapeako merkatarien elkarteak antolatuta. 40 bat minutuko emanaldia eman zuten San Ferminetako beroketa gisa.

Hona hemen emanaldiko zenbait argazki.






Taldeko nagusiek berriz emanaldia izan zuten Iruñea ondoko Olatz herrian, bertako jaien karietara. Eguerdi aldean, eguzkipean egin genuen dantzan. Giro ederra, baina bero handiegia aukeran.

Neskek eman zioten hasiera emanaldiari Nesken esku-dantzarekin. Gipuzkoako nesken soka-dantzen dokumentazioari eta zenbait adibideei errepasotxoa eman eta gure bertsioa atondu dugu aurtengo. Bertan, zenbait doinu-zahar, 2/4ko eta 5/8ko zortzikoak egin zituzten gure neskek eta jota eta porrusaldarekin amaitu zuten.





Mutilek Gipuzkoako brokel-dantzako bi dantza eskaini zituzten. Makil-handiena eta Uztai-txikiena.




Jaurrietako Axuri-beltzaren ostean, Zuberoako Maskaradetako dantzekin eman genion amaiera emanaldiari, izerdi patsetan.







Hurrengo zita, San Ferminetan!!!!!!

Nork: duguna.2010/07/02 11:37:43.284 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/06/22 12:30:29.684 GMT+2

Dantzari txikien eguna Berriozarren

Ekainaren 6an egin zuten Berriozar-en, Berriobeitin eta Xulapainen 2010eko Nafarroako dantzari txikien eguna.

Gure taldeko dantzari txikiak eta musikariak ere bertan izan ziren. Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrak egun horretako zenbait argazki sareratu ditu bere Flickr kontuan eta hemen dituzue ikusgai.





Nork: duguna.2010/06/22 12:30:29.684 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/06/01 13:30:10.934 GMT+2

Ezpalak 2010. Iruñeko emanaldiaren kronika

Aurten behintzat eguraldiaren aitzakiarik ez genuela izanen argi geratu zen goiz samarretik. Alde zaharraren eguna ospatzen zen gainera Iruñean eta giroa ere ziurtatuta zegoen. Dantzari eta musikarien lana baino ez zen falta.

Ordu batak inguruan hasi ziren heltzen Luzaide, Donostia, Baztan, Ossau, Lapurdi eta Bizkaiko lagunak. Bazkaldu ondotik, 5:30etan ekin genion lanari, alde zaharretik egindako kalejirarekin. 6:00etan eman genion hasiera emanaldiari.

Dantzan lehenak etxekoak izan ginen. Duguna dantza taldeko txikiek Hegi egin zuten eta nagusiek (eta hare nagusiagoek), Ainhoarrak.



Argia dantzari taldeko dantza-maisuen txanda heldu zen ondotik. 60. hamarkadan iparraldeko hainbat bazterretan ibili ziren bertako dantzak ikasten, baita Zuberoan ere, eta bertako maneran eskaini zizkiguten Aitzina-pika eta Ostalertsa, Juan Antonio Urbeltz buru zutela, Jexux Larreak, Fernando Aristizabal-ek eta Claude Iruretagoienak. Marian Arregik eta Mikel Urbeltz-ek jarrio zioten doinua bi jauzi horiei.




Donostiatik berriz ere jauzi (eta hiru!) egin genuen Nafarroa aldera, Baztanera hain zuzen. Bertatik etorri zitzaizkigun Baztandarrak izeneko taldea, Javier eta Patxi Larralde txistulari eta dantza maisuek gidatuta. Dantza-jauzien sisteman berean sar ditzakegun mutil-dantzak eskaini zizkigute haiek. Aunitz-urtez, Zazpi-jauzi zaharra, Muxikoak eta Baztango zortzikoa eskaini zituzten eta pilatu ziren ikusleen txalo zaparradaren babesean utzi zuten plaza.




Nafarroatik irte gabe, baina ekialderuntz joz, Luzaideko Bolantak etorri zitzaizkigun ondotik. Haien jantzi koloredun eta musika alaiarekin berriz ere txalo zaparrada atera zieten ikusleei. Euskaldunak, Sorginak, Hegi, Marianak eta 2. eta 4. Kontra-dantzak egin zituzten Luzaidar dantzari gazteek.




Euskal Herritik aldentzeko garaia heldu zen orduan, baina ez sobera. Frantziako Ossau haraneko Laruns herritik dantzari eta musikari talde jatorra heldu zitzaigun. Beren dantzak eta doinuak ikusi eta entzuterakoan jabetu ahal izan ginen, haien dantzek gureekin dituzten antzekotasunez. Haien dantzak Sauts Basques deitzen ez dituzte ba! La Crabo (ahuntxa), Le Munein (Moneinak) eta Le Moutchicou (Muxikoak) eman zituzten haien emanaldian.




Biarritz-etik heldu zitzaigun Maritzuli konpainia. Bere buru Claude Iruretagoiena dantza-jauzien inguruan gaur egun dagoen espezialista handienetakoa da. Maritzuli konpainiak aurkeztu duen azken ikuskizunean, Aurrez aurre izenekoan, jauziak dantzatzeko zeuden estilo desberdinak bildu ditu eta horiekin batera, dantza-jauziak desafio joko moduan dantzatzeko zegoen ohituran oinarrituta errekreazioak egin ditu, eta hori bera erakutsi zuten Iruñeko emanaldian. Azkaindarrak eta segidak (Lakartarrak eta Ahuntxa) eman zituzten haien saioan, Aiko taldearen musikaren doinupean.




Bukatzear geunden (nahi baino gehiago luzatu zitzaigun saioa ordurako), baina akitu aitzin, dantzakera ezberdinak elkarrekin erakusteko saiakera egin genuen dantza talde ezberdinetako dantzariek. Esaterako, Amikuzeko Gabota eta Muxikoak dantzatu genituen Maritzuliko eta Dugunako dantzariek batera.




Baztandarrek eta Dugunakook berriz, Añoar-ttipiak izeneko jauzia eman genuen mutil-dantza eta jauzi gisan aldi berean.



Dantza taldeon emanaldia amaituta, ikusleen artean zeuden dantzarien txanda heldu zen, izan ere, Aiko taldeko lagunen eskutik dantzaldi irekia izan baikeguen postrea! Mutil-dantzak (Larraldetarrek emanak), jauziak eta jota, porru eta arrimatekoren batekin amaiera eman genion Iruñeko jardunaldiari.


Nork: duguna.2010/06/01 13:30:10.934 GMT+2
Etiketak: ezpalak-2010 kronika iruñea dantza-jauziak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/05/28 10:27:59.619 GMT+2

Ezpalak jaialdia asteburuan

Asteburuan eginen dugu Ezpalak dantza tradizionalen nazioarteko jaialdiaren 5. edizioa, Iruñean eta Eibar-en. Ezpata-dantzak izan ziren lehenbizi (Eibar-en) eta gerora (Eibar eta Iruñean) Makila-dantzak, Arku-dantzak, eta Karaktere-dantzak heldu dira. Aurten, jakina denez, Dantza-jauziak izanen dira protagonista.

Eibarko Kezka-dantza taldearekin batera antolatzen dugu Ezpalak jaialdia eta aurten larunbatean Iruñean izanen da eta Igandean Eibarren, beraz. Maritzuli konpainia, Argia dantzari taldea, Baztandarrak, Biarnoko Ossau bailarako musikari eta dantzariak, Luzaideko Bolantak eta Aiko taldea izango dira Iruñeko jaialdian, Duguna-rekin batera.

Taldeen emanaldia bukatuta dantzaldi irekia izanen da Aiko taldearekin.

Ezpalak dantza-jauzien jaialdiaren egitaraua

Maiatzak 29, larunbata, Iruñea

17:30 Kalejira alde zaharreko karriketan barna

18:00 Ezpalak, dantza-jauzien nazioarteko jaialdia Burgoen plazan. Euskal Herriko eta atzerriko dantzen erakustaldia:

Segidan: Dantzaldi irekia Aiko taldearekin. Danza-jauzien inguruan prestatu duen Urraska CD-Liburuaren aurrerapena egingo du Aikok.

Maiatzak 30, igandea, Eibar (Eibarko Euskal Jaiaren baitan)

12:30 Ezpalak, dantza-jauzien nazioarteko jaialdia Untzaga plazan. Euskal Herriko eta atzerriko dantzen erakustaldia:

Segidan: Dantzaldi irekia Aiko taldearekin. Danza-jauzien inguruan prestatu duen Urraska CD-Liburuaren aurrerapena egingo du Aikok.

17:00etan Erromeria Aiko taldearekin.


Nork: duguna.2010/05/28 10:27:59.619 GMT+2
Etiketak: iruñea 2010 ezpalak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/05/18 09:37:25.986 GMT+2

Jaietan giro: Festen dantzan

Aurreko larunbatean karrikaratu zuen Berria-k udaberrioro argitaratzen duen "Jaietan giro" gehigarria. Bertan Euskal Herriko jaietan hemendik-hara ari daitezkeen musika talde, dantza talde, bertsolari eta enparauei buruzko informazioa eman ohi dute.

Duela Pare bat aste Joxi Ubeda kazetariaren deia jaso genuen eta gure taldeari buruz zerbait karrikaratu nahi zutela esan zigun. Urtero jarri izan dugu iragarki bat gehigarri horretan eta akaso horregatik.

Kontua da larunbatean Berria zabaldu genuenean sorpresa galanta hartu genuela, portadan ere atera gintuztela ikusita. Barruko artikuloa ere oso zuzena, beste batzuetan (beste hedabide batzuetan) argitaratu dizkiguten hanka sartzerik gabe!

Beraz, mila esker Berriakoei!

Nork: duguna.2010/05/18 09:37:25.986 GMT+2
Etiketak: duguna jaietan-giro berria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/05/12 01:16:40.918 GMT+2

Axeri-boda bigarrengoz Iruñean

Paz Ziganda eta San Fermin ikastolen 40. urteurrenaren karietara dantzatu genuen apirilaren 24ean Axeri-boda ikuskizuna Iruñeko Gaiarre antzokian.

Berezia izaten da etxean dantza egitea eta ikusleak ia hasieratik gogotsu badaude, zer esanik ez! Disfrutatu ere disfrutatu genuen dantzan, Argia, Kezka eta Haritz-eko lagunekin batera.

Eguerdian egin genuen dantza (ez da ohikoena izaten) eta bazkariarekin jarri genion ginda egunari!










Nork: duguna.2010/05/12 01:16:40.918 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/04/23 09:05:41.071 GMT+2

Axeri-Boda Iruñean

Bigarren aldiz emanen dugu bihar (apirilak 24) Axeri-Boda ikuskizuna Iruñean. Gaiarre antzokian izanen da eguerdiko 12:30etatik aurrera, San Fermin eta Paz Ziganda ikastolen 40. urteurrenaren karietara.



Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako ikuskizunean, Argia, Haritz, Kezka eta Dugunako dantzari eta musikariak arituko gara. Sarrerak salgai daude San Fermin eta Paz Ziganda ikastoletan bertan.

Nork: duguna.2010/04/23 09:05:41.071 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/03/02 14:55:38.233 GMT+1

Agur Joxemiel!

Latza heldu da 2010garrena. Larunbatean esan ziguten Joxemiel Bidador-ek buruko ixuria izan zuela eta larri zegoela ospitalean. Gaur eman digute bere heriotzaren berri. Joxemiel gure taldeko dantzari eta musikaria izan zen.

1986. urtean sartu zen Iruñeko udal dantza taldera eta 1988. urtean, udalak taldearekin zuen harremana eten ostean, Dugunan jarraitu zuen. 1996. urterarte aritu zen gure taldean dantzan. Tarte horretan idatzi zituen Patxi Labordarekin batera, besteak beste, Iruñeko inauterietan plazaratu genituen Zuberoako Maskaradaren, Lantzeko inauteriaren eta Luzaideko Karroxaren antzezpenak. Gure taldearendako urte ederrak izan ziren horiek.

Taldeko zuzendaria ere izan zen tarte batez. Ondoren Danok-bat eta San Lorenzoko danzanteetan ere aritu izan zen. Dantzaren eta euskeraren ikerkuntzaren munduan maisu genuen Joxemi eta miresten genuen zinez bera eta bere lana.

Muxu handi bat Idoiarentzat eta bere alabentzat!
Ez adiorik Joxemiel!


Nork: duguna.2010/03/02 14:55:38.233 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2010/01/23 14:49:14.244 GMT+1

Cruz Chocarro joan zaigu

Aurreko ostegunean (urtarrilaren 21ean) eman zuen bere azken hatsa Cruz Chocarrok, Iruñeko dantzarien lehen taldeko kideak. 79 urte zituen eta ebakuntza baten osteko konplikazioak eraman zuen Cruz gure artetik.



Duela 15 egun eskas egon ginen berarekin. Izan ere, eguberrietan, guretzako oso garrantzitsua den proiektua abiatu genuen. Taldeko dantzari ohi adindunekin zenbait elkarrizketa egin eta bideoan grabatzen ari gara, gure taldearen historia bere protagonisten ahotik kontatua gera dadin.

Eta esan bezala, duela 15 egun eskas hizketan egon ginen Cruz-ekin, 1949ko lehen irteera hartako urduritasunez, garai hartan hain urrun zeuden Donibane Lohitzune eta Hendaiako hamaika emanaldiez, emanaldien ondoko parrandez eta enparauez.


*
Bere esperientziak jasota geratu dira eta izan daitezela belaunaldi berriendako aberasgarri.

Ez adiorik, Cruz!

*Cruz Chocarro 1949. urteko Iruñeko dantzarien lehenengo irteeran (eskuineko iladako hirugarren dantzaria)

Nork: duguna.2010/01/23 14:49:14.244 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2009/12/02 20:40:43.791 GMT+1

Sarrerarik ez!

Ostiral honetan (abenduak 4) Axuri-beltza itzuliko da Donostiko Victoria Eugenia antzokira. Han estreinatu zen Jaurrietako nesken-dantza duela 40 urte.

Urteurrena ospatzeko Juan Antonio Urbeltz-ek zuzentzen duen Argia dantza taldeak emanaldi berezia atondu du ostiraletako, Eibarko Kezka, Elgoibarko Haritz eta Iruñeko Duguna-rekin batera.

Zer esanik ez, nafarrak izanda, guretzat ohore are handiagoa da gisa honetako ospakizun batean parte hartzea. Dugunatik honako dantzari eta musikariek hartuko dute parte ikuskizunean:

Dantzariak: Maitane Algarra, Amaia Visus, Leire Leza, Amaia Irigoien, Edurne Irigoien, Oihane Perkaz, Bea Martinez, Ainara Ranera, Oskia Garzia, Leticia Esain, Myriam Monente, Leire Garrues, Aritz Ibañez, Xabier Adrian, Eder Gartzia, Akier Perkaz, Joseba Lorenzo, Ioseba Morales, Igor Campos, Hasier Moreno, Iñigo Gartzia, Gaizka Garde, Julen Fagoaga.
Musikariak: Eiande Aranburu, Beñat Lopez.

Dagoeneko sarrera guztiak saldu dira. Orain dantzan disfrutatzea baino ez da falta!


Nork: duguna.2009/12/02 20:40:43.791 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak