Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/01/11 12:24:22.079 GMT+1

Xiberuko maneran dantzan ikasten

Dantza jauziak eta aitzineko püntüak xiberuko maneran dantzatzen ikasteko ikastaroa izan genuen azaroko lehen astean. Lehenengo eta behin, Ikerfolk elkarteko Fernando Aristizabal eta Jexux Larrea dantza-maisuekin aitzineko püntüen izendegia eta urratsen definizioa landu genuen. Ondoren, Jean Mixel Bedaxagar eta Jean Pierre Bordagarai urdiñarbetarrekin zuberoako dantza estilora hurbiltzeko ahalegina egin genuen. Ikasle multzo eder batek interes biziz jarraitu du ikastaroa.



70.eko hamarkada bukaeran Jean Mixel Bedaxagar, Gath Arahne eta Etxahun Iruri-rekin ikasi zituen Zuberoako dantzak Argia dantzari taldeak. 2002. urtean Zuberoako dantza izendegia landu eta ikasteko metodo bat argitaratu zuten Argia taldeko Fernando Aristizabal eta Jexux Larreak Jira Galdua aldizkarian. Gida  horretan oinarrituta, urratsak, horien izenak eta oinarrizko aldaira batzuk landu eta ikasi genituen azaroaren 3an eta 5ean Dantzagunean egindako bi lan-saioetan.



Ikastaroko hirugarren saioa  azaroaren 7an burutu zen, Dantzagunean bertan. Urdiñarbetik etorri ziren bi dantza-maisuak: Jean Mixel Bedaxagar eta Jean Pierre Bordagarai. Bedaxagarrek Zuberoako dantzakerara sarrera orokor bat egin ondoren, dantza-jauziak egiteko gomendioak eta urratsen azalpenak eskaini zituen Bordagaraik lagunduta. Ondoren, aitzineko püntiak landu genituen, Bordagaraik irakasle lanak eginez eta Bedaxagarrek aholkuak emanez eta xirula eta ttunttunarekin lagunduz.





Ikastaroa osatzeko Jean Mixel Gilcher ikertzaile frantziarrak 60ko hamarkada bukaeran Zuberoan hartutako hainbat dantza irudi ikusteko aukera izan genuen.



Nork: DantzanIkasi.2010/01/11 12:24:22.079 GMT+1
Etiketak: ikastaroak ikerfolk zuberoako-dantzak bordagarai bedaxagar | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...beroako-dantzaera">Zuberoako dantzen ikastaroaren aurkezpena eta kronika.Argia oroimenaren haritik...

Erreferentzia: Ikastaroen biharamunean errepasoa - Dantzan Ikasi 2010/01/25 15:41:09.601 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak