
Dantza klasean erritmoak lantzeko eta mugimenduak modu samurrean transmititzeko sistemak landu dira ikastaroan. Dantza mugimenduetan oinarrizko sistema eta beren ezaugarri erritmikoak identifikatzen ikasteko tresnak eskaini dituzte, eta apaindurak eta oinarriak bereizitako, horiekin jolasteko estrategiak aurkeztu dituzte. Bikoteko dantzak (pasodoble, bals, mazurka edo jotak), soka-dantzak edo jauziak erabili dituzte sistemak ulertu eta tresna pedagogikoak garatu ahal izateko.

Dantza irakaslearen jarduerarako musikaren ezagutzak duen garrantziaz ohartarazteaz gain, dantzarako jotzen duen musikariak dantza ezagutzeak duen garrantziaz ere aritu dira.

Etengabeko formazio eta ikasketa batean aritu beharra, eta errepertorioaz haratago, dantzaren oinarriak eta prestakuntza teorikoak sendotu beharra trasnmititu dute Aiko taldeko irakasleek.

Idatzi artikulu bat