Matrikulazio altua izan da, ia 60 lagun, eta Zarauzko Udalak eskainitako aukerari esker, Gipuzkoako Diputazioaren laguntzarekin eta irakasleen izerdiarekin, bi txandatan burutu da ikastaroa. Maiatzaren 9an Donostian, Artelekun burutu zen lehen txanda eta Maiatzaren 16an Zarautzen. Handik eta hemendik bildutako ikasleak izan dira ikastaroan: Donostia, Zarautz, Irun, Tolosa, Villabona, Legazpi, Deba, Eibar, Elgoibar, Azpeitia, Iruñea, Barañain, Astigarraga, Urnieta, Errenteria eta Zumaiakoak hurren hurren. Jota eta porruaren egitura
Jota eta porruaren egitura eta osatzen duten zatiak argitu zituzten Kepa Artetxek eta Mikel Goitiak, eta zati bakoitzerako egokitzen diren urratsak ikasi eta lantzen jardun genuen. Puntapioak lehenengo, harahonakoak gero, eta koplarekin batera baltseoa edo kantauak. Hiru koplako jota eta porru bana urrats desberdinekin osatzeko adina pauso ikasi genituen, ohikoena buelta guztietan urrats bera erabiltzea izaten zela jakinda ere.Jota mota honen bilketa eta berreskuraketa
1970eko hamarkadan hasita, Galdakaoko Andra Mari dantzari
taldeak, Arratia eta Gorbeialdean bereziki, adineko dantzari eta dantza-maisuekin egindako bilketa lana ezagutzek aukera izan dugu. Patxi Bilbao, Txilibrin, Katue edo Bartolo Lasa azalpenak ematen eta dantzan erakusten zuten bideoak aurkeztu zizkiguten Goitia eta Artetxek.Dantza gelara itzulita jota eta porrua osatu, eta dantzatzeko oinarrizko aholkuak gogorarazi zizkiguten: bikotearekin ispilu eginda dantzatu, hiru zatiak errespetatu, orpoak lurrean dantzatu, lehenengo oinarrizko urratsak ikasi eta gerora adornoekin sartu...
Eta bukatzeko, Kepa Artetxe eta Mikel Goitia, biak ikusi genituen Jota dantzatzen, eta ikasitako eta ikasigabeko pauso, lotura eta apaingarriak maisutasunez egiten.
Idatzi artikulu bat