Emilio Xabier Dueñas, Josu Erramun Larrinaga
Data: Uztailak 2, larunbata
Ordutegia: 09.30 – 13.30 eta 15:00 – 19:00
Lekua: Elgoibarko Musika Eskola (Aita Agirre Plaza, 20870 Elgoibar)
Ikastaroaren prezioa: 30 €
Izena emateko epea: Ekainak 19
Haur folklore ikastaroa
Haur folklore izenaren azpian, tradiziotik jasotako jarduera multzo bat bildu dute Josu Erramun Larrinagak eta Emilio Xabier Dueñas-ek ikastaro honetarako. Material horietako asko gazte eta helduen eremukoak ziren, baina ikusi da haurrei zenbait balio transmititzeko tresna eraginkorrak izan daitezkeela. Batetik folklorea, jai egutegia, mitologia eta hizkuntza, janzkera eta osagarriak maila teorikoan landuko dira. Bestetik, praktikoki landuko dira beste zenbait atal: musikarik gabeko jolasak, musika duten jolasa, jolas-dantzak eta dantzak.
Folklore ikastaroa izango da honako hau, eta hitzak aurreratu bezala, kultura tradizionala modu irekian izango du aztergai. Beraz, ikastaroan landuko diren edukien artean dantza ez da osagai nagusi eta bakarra. Gaur egun disziplinak garbi mugatzeko joera badugu ere, tradizioan ez dira hain gordin marraztuta aurkitzen. Jolas batek noiz uzten dion jolas izateari dantza izateko, edo kantu bat eta dantza baten arteko bereizketa muga non finkatu daitekeen egungo ikuspegi mugatzaileak eragindako kezkak dira. Folklorean aurkitzen ditugun hainbat jarduera jolasa, jokoa, dantza, kantua, musika edo festa diren zehaztea zentzurik gabe lana da.
Emilio Xabier Dueñas (Barakaldo, 1959)
Folklore ikertzaile eta dibulgatzaile hau Eusko Ikaskuntzaren folklore saileko presidentea da gaur egun. Besteak beste inauteriak, Adunako azeri-dantza, Aramaioko jai-ohiturak, dantza taldeen dinamikak, ahozko transmisioa eta tradizioa edo eta Bizkaiko mendebaldeko eta Kantabriaren ekialdeko folklorea aztertzen duten ikerketa lanak burutu ditu, hainbat liburu eta aldizkari berezitutan argitaratu dituenak. Joko-dantzen inguruko lan mardul baten egilea da, Bizkaiko dantza tradizionalen CD-Rom-aren testuen idazlea da eta ume eta gaztetxoen folklorea (2000) DVD eta liburuskaren egile eta editorea.
Josu Erramun Larrinaga (Barakaldo, 1958)
Soziologoa eta irakaslea da Josu Erramun Larrinaga, eta folklore alorrean hainbat ikerketa eta dibulgazio lan burututakoa azken hamarkadetan. Euskal Herriko gazte-elkarteen, Bizkaiko jaien eta umeen, eta Sakanako folklorearen inguruko liburuak argitaratu ditu, eta inauterien eta Bizkaiko dantza tradizionalen inguruko lanetan parte hartu du. Dantza eta folklorearen inguruko hainbat ikastaro zuzendu eta eskaini ditu, eta hainbat aldizkaritan argitaratu ditu bere lanak.
Idatzi artikulu bat