Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/04/14 14:39:52.430 GMT+2

Ikastaroa: Goierriko dantzak

Goierriko dantzak
Mikel Sarriegi

Data: Irailak 26,  larunbata
9:30 – 10:30 Goierriko dantzak historian eta egutegian
10:30 – 13.30 Goierriko dantza sorta bat
Lekua: Arteleku (Kristobaldegi, 14. Txomin Enea, Donostia)
Ikastaroaren prezioa: 15 €

Goierriko zenbait dantza

Gipuzkoako dantza tradizioa anitza da eta, ondorioz, herri eta auzo bakoitzean besteengandik bereizten dituen ezaugarri bereziekin ospatzen dira jai eta tradizioak. Goierrin, eta bereziki Goierri behealdean, aurkitu dezakegun dantza-ondarea aztertu eta ezagutzera emango dugu: bai gaur egun eskualdeko tradizioan bizirik dirauten dantzak (ezpata-dantzak, soka-dantzak...), bai orain gutxi-asko galdu ala desagertu direnak eta berreskuratze bidean dauzkagunak (inauteria, dantza-jolasak, erromeria...).

Abiapuntua, aurretik eskainitako saio teoriko batek osatuko du: Goierriko dantzen inguruko datu historikoen eta dokumentazioaren laburpena; eta gaur egun egiten diren dantza tradizionalak eta egutegia. Ondoren, dantza sorta bat azaldu eta erakutsiko dugu, era praktikoan. Besteak beste: dantza-maisuen taula goierritarra, Loinazko ezpata-dantza eta banderaren agurra, Ordiziako ezpata-dantza eta ezpata zubiak, Goierriko soka-dantzen inguruko xehetasunak eta Sarian-zunzun sorgin-dantza.

Mikel Sarriegi Etxezarreta (Beasain, 1965)
Beasainen bertan herriko tradiziozko dantza-sokan 1972an hasi zuen bere dantzari ibilbidea; 1974an Salleko Adiskideak dantza taldean sartu zen; eta 1979an, Aurtzaka dantza taldea sortu zenetik, bertako partaidea da gaur egun arte. Raimundo Gamayo, Martin Iraola eta Jesus Mari Garate dantza-maisuekin ikasia. 1983-1989 bitartean, Madrileko Euskal-Etxeko dantza taldean dantza-maisua izan zen, eta 1990etik hona, Beasaingo Aurtzaka antza taldeko dantza-maisu eta zuzendaria da. Beste sari askoren artean, zazpi aldiz Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelduna (1984-1991 bitartean).

Aurtzaka dantza taldearekin Euskal Herriko eta Nazioarteko hainbat jaialdi eta ekitalditan aritua. Noizbehinkako partaidetzak izan ditu Donostiako Argia, Ordiziako Jakintza eta Beasaingo Ostadar dantza taldeekin. Eibarko Arrateko Amaren Dantzarien Kofradiako Ohorezko kidea da, eta Igartzako dantzarien Kofradiako bultzatzailea. Aurreskulari gisa, parte hartua da, besteak beste: "Lyongo Dantzaren 5. Biurtekoan" (1992); Cubako "La Habanako 11. Nazioarteko Ballet Jaialdian" (1988, J.A. Urbeltz-en eskutik); Italiako "Reggio Emiliako Espainiar Dantzaren Galan" (1988).

Zuzendari eta Koreografia lanetan, beste hainbat neurri txikiko sorkuntzez aparte, “Dantza Berriak, Doinu Berriei Jarriak” (1996) eta “Goierriko” (2004) dantzen ikuskizunen egilea da. Joan den hamarkadan zehar, Goierriko Agintarien soka-dantzak berreskuratzeko lanetan aritu zen Ikerfolk elkartea eta eskualdeko taldeekin elkarlanean. Azken hamarkada honen hasieran Goierri Behealdeko dantzen azterketa hasi zuen, eta hauen zabalkunderako lanetan dabil egun, dela argitalpenetan (“Dantza Beasainen. Aurtzakak 25 urte” liburuaren koordinatzaile, eta idazle lan-taldean, 2004), dela hitzaldietan (“Soka-dantzak Zerainen”, 2008), nola ikastaroetan (Argentinako hainbat Euskal-Etxe, 2006) edota Goierriko dantzen ikuskizunarekin berarekin (2004-2008). 


Ikastaroetan izen-ematea

Betebeharrak
  • Gutxieneko adina: 16 urte.
  • Dantzari eskarmentua izatea.
  • Leku mugatua. Antolatzailearen esku geratzen da onarpen eskubidea. Dantza irakasleek izango dute lehentasuna.
Izen-ematea
Emailez: Bidali mezu bat ikasi@dantzan.com helbidera honako datu hauekin:
• Izen-abizenak
• Jaioturtea
• Tfnoa.
• Emaila
• Herria
• Posta-kodea
• Zure dantzari jarduera zein den adierazi
• Dantza irakaslea bazara non diharduzun adierazi
• Zein ikastarotan eman nahi duzun izena

Postaz: Izen emateko txartela behar bezala bete, eta Dantzan Ikasira bidali (Dantzan Ikasi. 513 Posta Kutxatila. 20600 Eibar)

Izen-emateko epea:
Irailaren 12a baino lehen.

Ordainketa:
Behin ikastaldian onartua izan zarela ziurtatzerakoan, matrikularen zenbatekoa  Kutxako 2101 0381 07 0001329473 zenbakidun kontu korrontean diru-sarrera egin eta ziurtagiria ikastaro egunean eraman.

Informazio gehiago
Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40

Nork: DantzanIkasi.2009/04/14 14:39:52.430 GMT+2
Etiketak: goierriko-dantzak ikastaroak dantzan-ikasi mikel-sarriegi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak