Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/10/15 09:53:31.905 GMT+2

Ikastaroa: Dantzaren mugimendua eta erritmoaren pedagogia

Dantzaren mugimendua eta erritmoaren pedagogia
Patxi Laborda, Sabin Bikandi eta Larraitz Artetxe
Aiko Taldea

Datak: Abenduak 28, 29 eta 30
Ordutegia: 10.00 – 13.00
Lekua: Victoria Eugenia antzokiko dantza-gela (Republica Argentina 2, 20004 Donostia)
Ikastaroaren prezioa: 30 €
Izena emateko epea: Abenduak 13

Dantzaren mugimendua eta erritmoaren pedagogia
Zuzen-zuzenean dantza irakaskuntzan diharduten dantzari eta dantza-irakasleei begira prestatutako ikastaroa da honako hau. Dantzaren transmisioan eta irakaskuntza ahaleginetan izaten diren hutsunea eta zalantzen aurrean lagungarri gertatuko diren oinarri eta ezagutza teoriko zein praktikoak eskainiko ditu Aiko taldeak. Patxi-Laborda-02-rek Dantza irakaskuntzan, mugimendu eta erritmoaren lanketan aritzeko oinarri teoriko, metodologiko eta praktikoak eskainiko dituzte ikastaro honetan Sabin Bikandi, Patxi Laborda eta Larraitz Artetxek. Dantza klasean erritmoak lantzeko eta mugimenduak modu samurrean transmititzeko sistemak landuko dira ikastaroan.

Patxi Laborda
Dantza maisu, koreografo eta txuntxuneroa. Ikuskizun ezberdinen gidoilari eta zuzendaria, dantzen berreskuratze edo birsortze prozesuetan aditua da. Neguko folklorean berezitua, hainbat lan egind ditu euskal dantzaz, neguko solstizioaz eta inauterien inguruan. Gaur 2009-07-03_Larraitz-Artetxe_OA 022 egun Bilboko musika eskolako dantza maisu bezala aritzen da.

Larraitz Artetxe
Dantzari eta dantza irakaslea. Euskal Herri eta mundu osotik dantzan aritua Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldearekin 1988. urtean hasi zenetik. Dantza irakasle moduan gazte eta helduekin lanean ari da azken urteotan hainbat herri eta erakundek antolaturiko ikastaroetan. Jotaren dantzatzeko modu tradizional zaharren azterketa eta pedagogian espezializatua.

Sabin Bikandi
Goi mailako musika irakaslea eta Etnomusikologian Doktorea Londreseko unibertsitatean. Hainbat talde eta erakundetan aritu da irakasle edo/ta jotzaile Sabin-Bikandi_01 moduan. Txistulari aldizkariko zuzendaria izan zen (1992-1995). Konpositore gisa, txistu eta tradiziozko musika inguruan hainbat musika lan idatzi eta moldatu ditu. Gaur egun, Bilboko udaleko danbolinteroa da eta Musikeneko tradiziozko dantza-maisua.


Nork: DantzanIkasi.2009/10/15 09:53:31.905 GMT+2
Etiketak: sabin-bikaindi patxi-laborda pedagogia larraitz-artetxe aiko erritmoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak