Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/04/19 09:09:39.898000 GMT+2

Ikastaroa: Dantzarako gorputzaren prestaketa

Dantzarako gorputzaren prestaketa
Josu Mujika

Datak: Ekainak 19 eta 26
Ordutegia: 10.00 – 13.00
Lekua: Dantzagunea (Arteleku - Kristobaldegi, 14. Txomin Enea, Donostia)
Ikastaroaren prezioa: 25 €
Izena emateko epea: Ekainak 7

Dantzarako gorputzaren prestaketa
Gorputza da dantzarako erabiltzen dugun tresna, eta tresna hori ondo prestatu behar izaten da, minik hartu gabe etekin handiena ateratzeko. Gorputza etengabe landu beharra dago, dantza egiteko eskatuko dizkiogun mugimendu guztiak egiteko prest egon dadin eta baita mugimendu horiek egiteko indarra, malgutasuna, erresistentzia, oreka, kontrola eta kontzientzia izan ditzagun. Jakina, bi egunetan ezinezkoa da dantzarako gorputza behar bezala prestatzea. Hori eguneroko-eguneroko lana da. Baina gutxienez gorputzaren prestaketa egoki baterako irizpide batzuk eta euskal dantza tradizionalean ditugun beharrei begira egokiak izan daitezkeen ariketa batzuk ezagutzeko aukera izango dugu Josu Mujikarekin egingo ditugun bi saio hauetan.

Josu Mujika (Elgoibar, 1958)
Dantzari, dantza irakaslea eta koreografoa da Josu Mujika. Dantza klasikoa eta garaikidea  profesionalki landu ditu eta euskal dantza tradizionala ere hurbiletik ezagutzen du Elgoibarko Haritz dantzari taldean aritua baita. Majisteritza ikasketak burutu ondoren Brusselan, Maurice Bejart-en Mudra eskola entzutetsuan egin zituen dantza ikasketak. Donostiako Kontserbatorioan dantzako titulua eskuratu zuen eta Dantzaren Goi Mailako Lizentziatura eskuratu du. Profesionalki aritu da dantzari lanetan besteak beste Beljikan, Italian eta Frantzian, eta azken 20 urteotan hainbat koreografia sortu ditu bere proiektu zein besteen ekoizpenetarako. Telebista eta Zinemarako dantzari, koreografo eta aktore lanak egin ditu. Irakasle eskarmentu handia du, Biraka Dantza Elkartea sortu eta gidatzen du, eta Dantzaz konpainiako dantzariak prestatzen aritzen da.


Nork: DantzanIkasi.2010/04/19 09:09:39.898000 GMT+2
Etiketak: gorputzaren-prestaketa ikastaroak josu-mujika dantzan-ikasi 2010 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi erantzuna zenbaki hutsez)



Kontagailua: | Ikusi estatistika osoak