Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/04/18 09:15:23.786000 GMT+2

Ikastaroa: Dantza eta musika: zenbait oinarri eta kontzeptu

Dantza eta musika: zenbait oinarri eta kontzeptu
Sabin Bikandi
Aiko taldea


Data:
maiatzak 21
Ordutegia: 10:00 – 13:.00
Lekua: Dantzagunea (Arteleku - Kristobaldegi, 14, 20014 Donostia)
Prezioa: 15 €
Izena emateko epea: maiatzak 11

Dantza eta musika: zenbait oinarri eta kontzeptu
Dantza eta musika txanpon beraren bi aurpegi direla esan daiteke, baina dantzarion eta musikarion jardunari begiratuta, batzuetan pentsa liteke bi hizkuntza erabat desberdin eta arrotz darabiltzagula. Dantzarion egunerokoan, dantzan eta dantzaren irakaskuntza ari garelarik batik bat, badira zenbait oinarri eta kontzeptu bidera ateratzen zaizkigunak. Kontzeptu horiek ez ditugu beti behar bezain garbi izaten, eta horiek landu, eta musikaren alorrarekin dantzak konpartitzen dituenak eta ez ditugunak argitzea lagungarri gerta dakiguke.

Aiko-2009-dantzan-ikasi-sabin-bikandi-patxi-laborda-007-rek-500p

Ikastaro teoriko-praktikoa izango da hau, zenbait kontzeptu eta oinarri teoriko ezagutu, ulertu eta praktikan frogatu ahal izateko aukera eskainiko duena. Dantza eta musikan maiz agertzen zaizkigun zenbait alor esplikatu, argitu eta lantzeko aukera izango da bertan. Besteak beste konpasa, erritmoa eta abiadura definitu eta ulertzen saiatuko gara, azentu musikala eta azentu koreografikoa aztertuko ditugu, anakrusa zer den eta dantzan eta musikan nola agertzen zaigu ikusiko dugu. Horiez gain dantzarion eguneroko jardunean, dantza ezagunetan agertzen zaizkigun erritmoak zeintzuk diren, nola idazten diren, nola interpretatzen diren, nola dantzatzen diren eta nola landu ditzakegun azaltzeko eskatu diogu Sabin Bikandiri: fandangoak, arin-arinak, zortzikoak, kontrapasak, ezpata-dantzak, jauziak, e.a.

Sabin Bikandi
Goi mailako musika irakaslea eta Etnomusikologian Doktorea Londreseko unibertsitatean. Hainbat talde eta erakundetan aritu da irakasle edo/ta jotzaile moduan. Txistulari aldizkariko zuzendaria izan zen (1992-1995). 2010-05-30_Ezpalak-Eibar-Musikuak-IZ-8310-sabin-bikandi-300p Konpositore gisa, txistu eta tradiziozko musika inguruan hainbat musika lan idatzi eta moldatu ditu. Gaur egun, Bilboko udaleko danbolinteroa da eta Aiko taldean dantzaren transmisioan eta dibulgazioan ekarpen esanguratsuak egiten ari da azken urteotan.

Helduen dantza irakaskuntzan eta dantza-zaletasuna indartzeko ekimenetan buru-belarri ari da Aiko, eta hainbat herritan ikastaroak eta dantzaldiak eskaintzen ari dira Dantzaldi Ibiltaria programarekin. Aiko taldearekin berarekin hainbat argitalpen burutu ditu azken urteotan, Urraska dantza-jauzien KD, DVD eta liburuska, Maritzuli konpainiaren Aurrez-aurre ikuskizuneko musika, edo Kobreik! dultzaina doinuen diska Asier Gartziarekin besteak beste.


Nork: DantzanIkasi.2011/04/18 09:15:23.786000 GMT+2
Etiketak: dantzan-ikasi ikastaroak sabin-bikandi aiko-taldea dantza-eta-musika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (2)

Errenferentziak:

... 2011/04/19 11:57:59.385 GMT+2 Ttunttunero jardunaldien kronika Musika eta dantza dira txanpon beraren 2 aldeak. Horixe irakurri dugu Dantzan ikasi-ren ikastaro berrietako baten ...

Erreferentzia: Ttunttunero jardunaldien kronika - DUGUNA DANTZA TALDEA 2011/04/19 12:36:37.052000 GMT+2

...tzagunean, Artelekun, eskainitako ikastaroan. Ikastaroak "Dantza eta Musika: zenbait oinarri eta kontzept...

Erreferentzia: Musika eta dantza - Dantzan Ikasi 2011/05/25 15:04:18.424000 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi erantzuna zenbaki hutsez)



Kontagailua: | Ikusi estatistika osoak