Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/10/15 09:03:18.821 GMT+2

Ikastaroa: Argia oroimenaren haritik

Argia oroimenaren haritik
Juan Antonio Urbeltz eta Iñaki Arregi - Ikerfolk

Datak: Abenduak 1, 4 eta 9
Abenduak 1, asteartea
19:00 –  21:00 Juan Antonio Urbeltz eta Iñaki Arregi
Abenduak 4, ostirala
20.00 Axuri-beltza ikuskizuna Victoria Eugenia antzokian
Abenduak 9, asteazkena
19:00 – 21:00 Juan Antonio Urbeltz eta Iñaki Arregi

Lekuak:
Saio teorikoak: Dantzagune (Arteleku) Kristobaldegi, 14. Txomin Enea, Donostia
Axuri-beltza ikuskizuna: Victoria Eugenia antzokia, Donostia.
Ikastaroaren prezioa: 30 €
Izena emateko epea: Azaroak 13


Argia oroitzapen gisa
Euskal Herriko dantza tradizionalaren azken lau hamarkadetan erreferentzia nagusietako bat izan da Argia dantzari taldea. 60Ko hamarkadaren bigarren erdian tradiziozko dantzan aritzeko iturrietara jo Irradaka beharraz ohartarazi zuen eta bilketa eta ikerketa lanak egiteko, eta tradizio dantzatuak biziberritzeko gaur egun zutik dirauten oinarriak jarri zituen Urbeltzek zuzendutako taldeak. Argia-ren 40 urteko lanaren sintesia izango da abenduaren 4an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian eskainiko den Axuri-beltza ikusgarria, eta emanaldi horren inguruan Argia dantzari taldearen 40 urteko ibilbidea eta egindako ekarpenen errepasoa egingo dute Juan Antonio Urbeltz-ek eta Iñaki Arregik ikastaro honetan. Oinarri metodologikoak, bilketa etnografikoaren egunerokoa eta sortze prozesuak aztertuko dituzte Argiaren emarian oinarrituta. Bi saio teoriko eta zuzeneko emanaldia ikusteko aukera eskainiko ditu ikastaroak. Ikastaroan aztertuko diren edukiak praktikan eta eszenatokian ikusteko aukeran izango da  abenduaren 4an eskainiko den Axuri-beltza ikuskizunean.

Juan Antonio Urbeltz
Iruñean jaio bazen ere txikitatik Donostian bizi da. Goizaldi taldean, Ignacio Gordejuala maisu zuela dantzatzen hasi, eta 1965. urtean Argia 2009-05-27_Juan-Antonio-urbeltz_OA 008 taldean euskal folklorearen inguruko lanari ekin zion. Bertan, apurka-apurka ondare aparta osatzen joango diren hamaika dantza eta melodia bildu ditu. Euskal Herriko folklore-dialektoei eskainitako programa monografikoen inguruan, bostehun melodia baino gehiago erakutsi dira. Euskal kultur tradizionalaren jarraipenerako egindako ekarpenetan jantziak, instrumentuak, forma orkestralak eta koreografiak berreskuratu dira. Funtsezko ekarpena lan-mota diferenteetan egindakoa, 1978an Euskadiko Kutxak editatutako Dantzak liburutik hasi eta hamaika hitzaldi, irrati-programa, egunkarietako artikulu, disko-edizio eta abar arte. 1988an Zortziko ikuskizuna estreinatu zuen; 1989an berriz Muriska baleta bertan sartu ondoren, ikuskizunak Alakiketan izena hartu zuen. Geroa beste ikuskizun gehiago etorriko dira: Kondahrian, Pas de Basque eta estreinatu berria den Axeri Boda. Guztietan bere sormen lanaren ekarpenek dantza eta koreografiaren mundua, musika eta jantzien muduekin lotzen du modu oso eta integral batean.

Iñaki Arregi
Andoainen jaioa eta egun Donostian bizi da. Dantza munduan, lehen urratsak 1970garren urtean ematen ditu, herriko dantzari taldean, handik bost urtetara Donostiako Goizaldi 2009-05-27_Iñaki-Arregi_OA 014 taldean dantzari bezala jarraitzeko. Hamaika urtez talde honen ekimenetan parte hartzen du Ignacio Gordejuela maisu duelarik, azken hauetako lau urtetan, bertako zuzendari artistiko izan zelarik. 1986 inguruan, Ikerfolken partehartzen hasi zen Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, eta Argia taldea egiten ari zen dantza ikuskizun berritan parte hartu zuen. 1988tik aurrera aurkezten diren Irradaka, Zortziko, Alakiketan, Kondharian, Pas de Basque eta Axeri Boda ikuskizunetan dantzari eta dantza maisu lanak bete ditu. Euskal Herriko dantza tradizionalei lotutako ezagutzarekin batera, bere prestakuntza, dantzaren beste alorretara ere zabaltzen da, hala nola: dantza garaikidea, beste herrialde batzuetako dantza tradizionalak (Ingalaterrako Morris dantzak, Errenazimentuko dantzak, Greziako dantzak, Eskoziako kontradantzak, Bulgariako dantzak, Probentzako dantza militarrak, eta abar), klaket, bikote dantzak, etab.

Nork: DantzanIkasi.2009/10/15 09:03:18.821 GMT+2
Etiketak: ikastaroa arregi argia dantzan-ikasi urbeltz | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak