Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/05/21 17:43:58.099000 GMT+2

Guardia eta Eltziegoko dantzak

Maiatzaren 15ean, San Isidro egunez hurbildu zen Gipuzkoako Dantzagunera Gasteiztik Arabako Errioxako dantzak irakastera etorritako  dantza-maisu taldea. Pedro Elosegi, Gasteizko Udalaren Folklore Eskolako zuzendariak egin zituen aurkezpen lanak, eta landuko genituen dantzei buruzko informazioa eta xehetasunak eskaini zizkigun.
2010-05-15_Dantzan-Ikasi-Arabako-dantzak_OA 011
Indarra dantza taldea eta Folklore Akademiako Jon Fernandez, Elena Gonzalez de Artaza eta Amagoia Eguiluzek Guardiako eta Eltziegoko dantzak irakatsi zizkiguten. Guardiako pasacalles, troqueao de San Juan Degollao, arku-dantza eta jota ikasi genituen lehenengo. Eltziegoko pasacalles, la danza, las cuatro calles eta el arbol ondoren.
2010-05-15_Dantzan-Ikasi-Arabako-dantzak_OA 012

Historia, janzkera eta dantzen ezaugarrien inguruko dokumentazio aberatsa, eta bideo eta musikak ekarri zizkiguten ikasitakoan sakondu, finkatu eta dantzatzeko. Aurreikusitako dantza guztiak ikasteko denborarik ez zen izan, eta hurrengo batean Ekora eta Villabuenako dantzak lantzeko beste saio bat antolatu beharko da.

2010-05-15_Dantzan-Ikasi-Arabako-dantzak_OA 018
2010-05-15_Dantzan-Ikasi-Arabako-dantzak_OA 028

Nork: DantzanIkasi.2010/05/21 17:43:58.099000 GMT+2
Etiketak: ikastaroak guardia dantzan-ikasi araba eltziego 2010 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi erantzuna zenbaki hutsez)



Kontagailua: | Ikusi estatistika osoak