Euskal dantza balioan jardunaldia burutuko da gaur Donostian, Koldo Mitxelena Kulturunean. Dantzaren alorreko elkarte aeta norbanako guztiak gonbidatuta gaude jardunaldira, baina bertaratzea ezinezko gertatzen zaionak Internet bidez jarraitu ahal izango du ekitaldia KMKren webgunetik (Real Player behar da), ekainak 21, astelehena, 19.00etatik aurrera.
Hona hemen ekitaldian aurkeztuko diren gaietako batzuen laburpena:
Dantza tradizionalaren
irakaskuntzan laguntzeko asmoz sortu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren
Kultura sailak Dantzan Ikasi egitasmoa. Dantza tradizionala irakasgai
duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren
formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzen ari da
Dantzagunean egiten diren ikastaroen bidez, baina formakuntza hori
sendotzeko beste lan lerro batzuk garatu dira. Bi proiektu
adierazgarri burutu dira:
Gipuzkoako euskal dantza irakasleen ezaugarriak eta premiak ezagutzeko azterketa.
Dantza tradizionaleko ikasketen oinarrizko curriculuma
Gipuzkoako dantza irakasleen azterketa
Gipuzkoan dantza tradizionalaren alorrean irakasten diharduten dantzari eta irakasleen berri jasotzeko azterketa lana burutu da Euskal Kulturaren Behatokiarekin elkarlanean. 151 dantza irakaslek erantzun dituzte galdetegiak, eta Gipuzkoan zeregin horretan 300 irakasle inguru aritzen direla estimatu da, astean 10.000 ikasle inguru dituzte, eta 900 dantza ordu egiten dituzte astean dantza irakasten.
Dantza irakasleen %68 emakumezkoak dira eta %32 gizonezkoak, baina dantza taldeetan zuzendari lanetan ari direnen artean, %40 dira emakumeak eta %60 gizonezkoak. Dantza irakasleak oro har oso gazteak dira, bataz beste 27 urte baititu dantza tradizionala irakasten ari denak, eta %47k 23 urtetik behera ditu. Dantza irakasleen artean %5 profesionalki ari da zeregin horretan. Irakasleen erdiak, %48k astean ordu bete edo bi ordu ematen ditu dantza irakaskuntzan, eta %12k berriz 10 ordutik gorako lan-karga dute dantza eskolak ematen.
Dantza formazioari buruz galdetuta, %75ek aitortzen du dantza irakasle aritzeko bere burua formazioz herren sentitzen duela eta prestatzen jarraitzeko aukera izanez gero ikasteko gogoz ageri dira. Dantza irakasleen formakuntza integral bat behar dela antzematen da. Eta hori bermatuko duen titulazio baten beharra aldarrikatzen du hainbatek.
Errepertorioa zabaltzearekin batera,
dantza pedagogia da kezka gehien eragiten dituena. Dantzen alde
praktikoaren aldean, alde teorikoarekin gabeziak dituztela aitortzen
dute irakasleek. Formazio teorikoaren beharra azpimarratu dute.
Prestakuntza fisikoa eta teknikoa, musika edo motibazioa lantzeko
sistemak dira besteak beste irakasleen beren formakuntza osatzeko
faltan botatzen dituzten gaietako batzuk.
Dantza ikasketen curriculuma
Gipuzkoako dantzari tradizionalek eta dantza tradizionaleko irakasleek bere formazio zikloa borobiltzeko gainditu eta ezagutu beharko lituzketeen konpetentzien eta edukien curriculum zirriborroa diseinatzea izan da lan-lerro honen helburua. Lehen zirriborroa egiteko hiru urrats eman dira. Horretarako, dantza tradizionalaren alorrean eta bereziki formazio alorrean eskarmentua duten erakundeekin kontaktuan jarri eta curriculum bat osatzeko proposamenak eskatu zaizkie. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra, Ikerfolk, Eusko Ikaskuntzaren Folklore Saila, Aiko taldea eta Gasteizko Folklore Akademia izan dira horretan parte hartu dutenak.
Behin proposamen horiek jasota, horien sintesi eta edizio lana burutu da, eta euskal dantza tradizionaleko ikasketa curriculumaren zirriborroa prestatu da. Planteatutako proposamen desberdinen artean zirriborro bakar bat egostea ez da oso zaila gertatu, puntu komun asko baitzuzten ia denek, eta oro har, kontsentso handia antzematen baita elkarte eta adituen artean. Kontrako puntu gutxi antzeman ditugu, eta errepikatutako proposamenak izan dira gehienak, eta hala izan ez direnean, osagarriak. Beraz, apailatutako zirriborro honetan bilketa eta gehitze lana dago batez ere.
Dantza tradizionalaren alorreko ikasketa ofizialak ezartzeko edo eta egiten ari diren ekimenei baliogarritasuna emateko zein aukera egon daitezkeen aztertzeko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin harremanetan ari gara. Berme ofiziala izan dezakeen kurrikulum eta ikasketa agiriak eskuratzeko eman daitezkeen urratsak aztertzen ari gara haiekin.
Euskal dantza tradizionalari buruzko ikasketa ofizial batzuk burutzeko bidea sustatzea da orain aurrean dugun erronka. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin harremanetan ari gara, dantza tradizionaleko titulazio bat martxan jartzeko aukerak aztertzen. Oraindik lehen kontaktuak baino ez ditugu egin baina gaiarekiko interesa dago Hezkuntza sailean eta egin den bidea aintzat hartu eta elkarlanean jarraitzeko borondatea dago.
Proiektu honen bideragarritasunean zer esan handia dauka sektoreak. Dantza ikasketa batzuk sustatzeko ahaleginean ados jarri eta horren alde bultza egiteko gai izango ala gara? Ikasketa horien xehetasunak, curriculuma osatzea eta abar aurrerago egin beharko ditugu, baina orain ikasketa horiek behar ote ditugun erabaki, adostu eta bultzatzeko unea da.
Erantzunak
Bestalde, espero det hemendik urte batzuta "nere garaien holakoik ez zeon" ez esan behar izatia eta ea dena aurrera ateratzen dan lehen bait lehen. Ni, ahal balitz, lehen ikaslia izango nintzateke.
Hala ere itxaropena badet ondo aterako dalakuan, dena esku onetan daola ikusten baitet. Animo eta edozertako, gutxi bada ere, ni ere laneako prest.
Nork: Jon Iraola .2010/06/22 00:17:21.960000 GMT+2
Nork: patxi laborda.2010/06/22 10:24:43.396000 GMT+2
Nork: oier.2010/06/22 11:04:0.090000 GMT+2
http://www.dantzan.com/blogak/oier
Nork: oier.2010/06/22 11:06:34.043000 GMT+2
http://www.dantzan.com/blogak/oier
Hori noiz, nola eginen da?
Momentuz Gipuzkoara soilik mugatuko da edo zabalagoa izanen da nolabaiteko galdeketa hori?
Zorionak orain arte egindako lanagatik!
Nork: aritz.2010/06/22 11:11:4.870000 GMT+2
http://www.dantzan.com/blogak/aritz
Nork: oier.2010/06/22 12:42:52.207000 GMT+2
http://www.dantzan.com/blogak/oier
Nork: aritz.2010/06/22 13:28:33.684000 GMT+2
http://www.dantzan.com/blogak/aritz
Nork: oier.2010/06/24 12:12:37.450000 GMT+2
http://www.dantzan.com/blogak/oier