Euskal dantza balioan izenburupean dantza ikasketen inguruko gogoeta jardunaldia antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailak. Datorren ekainaren 21ean, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean burutuko da eta saio irekia izango da, dantza tradizionalaren transmisioa intereseko gai duten guztientzat irekia.
Kulturaren Euskal Planaren baitan dantza sektoreak azpimarratu zuen
behar nagusienetako bat, Euskal dantza balioan jartzea izan zen. Bide
horretan laguntzeko asmoarekin, Gipuzkoako Foru Aldunditik gogoetan
sakondu eta pauso ematen joateko programa bat jarri zuen abian 2009.
urtean.
Lan horren ondorio eta hausnarketak partekatu nahi dira
orain, dantzari, dantza irakasle eta dantzazaleekin, eta helburu
horrekin "Euskal dantza balioan. Euskal dantza ikasketen inguruko
gogoeta" jardunaldia antolatu da Donostiako Koldo Mitxelena
Kulturuneko Areto Nagusian ekaianaren 21ean arratsaldeko 19:00etan.
Euskal dantza balioan
Euskal dantza ikasketen inguruko gogoeta
Sarrera hitzak:
- Maria Jesus Aranburu: Gipuzkoako Kultura eta Euskara Foru Diputatua
- Juan Antonio Urbeltz: Ikerfolk elkarteko lehendakaria
- Xabier Mendizabal: Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko lehendakaria
Hizlariak:
- Sabin Bikandi: Etnomusikologian Doktorea, musika eta dantza irakaslea.
- Oier Araolaza: Kazetaritzan eta Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatua. Dantzan.com elkarteko ordezkaria.
Galdera-erantzunak
Helburuak
Orokorra:
• Euskal dantza
tradizionalaren formakuntza sustatzeko eta sendotzeko bideak aztertu.
Mota horretako ikasketak egituratzearen egokitasunaz gogoeta egin, eta
dantza tradizionalaren transmisio sistema egituratzen hasteko adostasun
puntuak bildu.
Zehatzagoak:
• Euskal dantza tradizionalen
ikasketa kurrikulumaren zirriborroa aurkeztu
• Gipuzkoako dantza
irakasleen ezaugarri eta beharrei buruzko txostena
aurkeztu.
Eguna: ekainak 21, astelehena
Ordua: 19:00
Lekua:
Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusia
Idatzi artikulu bat