Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/07/24 08:23:25.771 GMT+2

Billantzikotik Añarxumera, Arizkundik Donostiara

Maiatzerako aurreikusita bazegoen ere, azkenean uztailean egin dugu Baztango mutil-dantzen ikastaroa. Uztailaren 11an Patxi Larralde eta Rafa Baron izan genituen irakasle, eta uztailaren 18an Patxi Laborda.

Arizkundik eta Arraiotz-etik etorri ziren 2009-07-11_Arteleku-baztango-mutildantzak-Patxi-Larraldekin_OA 009 Patxi Larralde eta Rafa Baron. Pausoz pauso urratsak azaldu eta landu genituen: erdizke, ezker, eskuin, eskuin ta hiru, ezker batekin, eskuin batekin, aitzinet pasa, gibelerat pasa, osua, ebatsi, ezker hirurekin,... Eta urratsak ikasi ahala horiekin dantzak osatzen joan ginen: Hiru puntukoa, billantziko, kito-dantza, billantziko txiki, billantziko zaharra, zahar dantza, mando zaharraine, zazpi-iauzi, zazpi-iauzi zaharra, añarxume...

Dantzaera

Mutil-dantzak egiteko estiloa, karakterra, dantzaerarekin ardura handia erakutsi zuen Patxi Larraldek. Urratsak ikasi ahal, txistua eta danbolina hartu, eta dantzan jartzen gintuen Rafa Baron-ek urratsak markatzen zizkigun bitartean. Jauzietan bezala, urratsak esanez aritu gara ikastaroan, baina plazan ez dago inor urratsak esaten dituenik, eta buruz ikasi behar dira segida guztiak.

Dantza eta dantza artean, atseden hartzen genuenean, Baztango mutil-dantzen testuinguruari buruzko xehetasunak azaldu zizkigun Patxi Larraldek. Noiz, non eta nola dantzatzen diren, sistematizazioan egin den bidea, transmisioaren egoera, generoaren inguruko eztabaida....

Ikasitakoa finkatzen

Ikastaroaren bigarren ekinaldian, Patxi Labordak eman zion jarraipena Larraldek eta Baron-ek hasitako lanarekin. 2009-07-18_Arteleku-mutil-dantzen-ikastaroa-Patxi-Labordakin_OA 020 Labordak izan zituen maisu eta maistra desberdinak aipatu zizkigun, eta estilo eta nomenklatura aldetik dauden desberdintasunak zehaztu zizkigun. Memoria koreografikoa lantzen joateko urratsak esan gabe dantza sekuentziak lantzen hasi ginen.

Mutil-dantzen XX. mendeko historiaren zertzelada batzuk eskaini zizkigun, eta bi txistulariren grabazioekin aritu ginen ensaiatzen: Maurizio Elizalde eta Agustin Erasoren doinuekin. Mutil-dantzen hastapeneko errepertorio eta urrats nagusien ezagutzara hurbiltzeko aukera izan genuen, eta horiek landu ahal izateko dokumentazio eta musika eskuratu zigun Labordak.

2009-07-11_Arteleku-baztango-mutildantzak-Patxi-Larraldekin_OA 010 2009-07-11_Arteleku-baztango-mutildantzak-Patxi-Larraldekin_OA 021 2009-07-18_Arteleku-mutil-dantzen-ikastaroa-Patxi-Labordakin_OA 011 2009-07-18_Arteleku-mutil-dantzen-ikastaroa-Patxi-Labordakin_OA 012

Nork: DantzanIkasi.2009/07/24 08:23:25.771 GMT+2
Etiketak: ikastaroak patxi-larralde patxi-laborda mutil-dantzak rafa-baron dantzanikasi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak