Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2012/05/24 17:55:3.313000 GMT+2

Euskal dantzaren adierazpena: sinadura bilketa

Euskal Dantzaren Adierazpena sinatu dutenen zerrenda ikusi eta zure sinadura zerrendara batu dezakezu hemen. Adierazpena irakurri nahi baduzu hemen duzu:

Euskal Dantzaren Adierazpena

Orain arte jasotako sinaduren zerrenda ondoko loturan aurkituko duzu:


Sinadura zerrenda hau publikoa da, baina datu pribatuak (e-maila) ez dira argitaratuko. Zerrenda astean behin eguneratuko da, beraz, sinatu berri baduzu, egun batzuk barru agertuko da.

Edozein arazo, zalantza edo iruzkin izanez gero idatzi ondoko helbidera: biharkosokadantza@gmail.com


Nork: biharkosokadantza.2012/05/24 17:55:3.313000 GMT+2
Etiketak: euskal-dantzaren-adierazpena sinadurak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

2012/05/23 16:39:8.017000 GMT+2

Biharamuneko soka-dantzaren kronika eta argazkiak

Aste batzuk pasatzen utzi dugu. Pausatzen. Urrats sendoa eman genuela uste dugu, eta horrelakoetan ez dago presarik biharamuna iristeko. Dantzariok badakigu momentua bizitzen, horixe baita dantza azken batean, unean unekoa bizitzea.

Eguraldiarekin gehiegi kezkatu gabe bizitzen ere badakigu dantzariok, eta horregatik, apirilaren 21a lainotuta iratzarri arren ardura handirik gabe joan zen hurbiltzen jendea Eibar aldera.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_7896
2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_1828
2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_1829
2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_1859

Udaletxeko arkupeetan babestu, eta elkar agurtu genuen. Maiz elkarrekin izaten direnak, noizean behin ikusten direnak, aspaldi elkartu gabekoak, eta sekula ezagutu gabekoak.
2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_1839
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FM_1808
2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_1847
2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_1850
2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_1830

Usartza txistulari taldearen doinura Udaletxeko eskilarak igo eta Batzar Aretoan egokitzen joan ginen denok. Bertan ziren zain Eibarko Udalbatzako hautetsiak.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_7916 2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_1865
2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_1879

Eserlekuak berehala bete ziren, eta sartzen jarraitzen zutenak pasiloetan, bazterretan eta atzekaldean pilatzen hasi ziren.
2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_1904
2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_1897
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FR_036
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FM_1824

Euskal Dantzaren Adierazpena

Miguel de los Toyos, Eibarko alkateak ongi etorria eman zigun dantzazale guztioi. Durango, Otxandio eta Gernikarekin batera, Eibarrek sufritutako erauntsi suntsitzailea gogorarazi zuen, eta dantzaren alorreko kideak Eibarren bildu izanaren poza adierazi ere bai.
2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_1899

Enrike Izagirrek egin zituen ekitaldian aurkezle lanak, eta Euskal Dantzaren Adierazpena prestatu, erredaktatu eta adosteko burutu den prozesuaren berri eman zuen. Euskal dantzaren alor guztietako 150 ordezkarik parte hartu dute prozesuan, proposamenak eginez, ideiak eta testu zatiak idatziz,  zuzenketak eginez, testua irakurri eta iritziak emanez, e.a. Euskarazko testuarekin hasi, eta gazteleraz, frantsesez eta ingelesez jarri dute dantzazaleek, eta horiei ere zuzenketak egin zaizkie ibilbidean zehar.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FR_034

Behin Euskal Dantzaren Adierazpena osatzeko egindako ibilbidea azalduta, azken testua, euskarazkoa, irakurri zuen Izaskun Berazak.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_7950
2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_1815

Testua irakurrita sinatzeari ekin zitzaion. Jean Bordaxar, Zuberoako Aintzindariak elkarteko lehendakaria izan zen lehenengoa:
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_7964
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FR_039

Pascale Lascano, Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko lehendakaria. Senpereko Zarena Zarelako taldeko Paul Lascano, Bixente Ciaurriz, Iraia Lascano, Maritxu Moleres eta Oihan Delavigne. Getariko Getaria taldeko Diego Iribarren, Elorri Iribarren, Elsa Destremaut, Marie Laure Etchave eta Martta Perez.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FR_042
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_7971
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_7991

Maritzuli konpainiako Claude Iruretagoiena.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_7999

Nati Lopez de Uralde, Arabako Dantzarien Biltzarreko lehendakaria. Jesus Mari Garate, Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko kidea.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8005

Jose Mari Oiarzazabal, Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko lehendakaria. Xabier Mendizabal, Euskal Dantzarien Biltzarreko presidentea.Jon Pertika, BDBko kidea eta Beti Jai Alai dantza taldekoa. Iñaki Irigoien, BDBko kidea.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FR_046

Juan Karlos Ornat, Nafarroako Dantzarien Biltzarreko lehendakaria, eta Pedro Romeo eta Xabier Izurdiaga Nafarroako EDBko kideak.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FR_047-r

German Aldekoa eta Ernesto Milikua, Berrizko San Lorenzoko dantza taldekoak.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8021

Felipe Amutxastegi eta Irune Arrizubieta, Markinako Zerutxu dantza taldekoak.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8026

Argia dantzari taldeko eta Ikerfolk elkarteko Mertxe Ibañez, Fernando Aristizabal, Ane Albisu, Lide Arana, Marian Arregi, Juan Antonio Urbeltz, Jexux Larrea eta Iñaki Arregi. Jokin Otamendi eta Garikoitz Otamendi, Arkaitz Añorgako dantzariak. Aratz Altuna, Antiguotarrak dantza taldea.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8044
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FR_049
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8047
2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_1966
2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_1960
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FR_052

Galdakaoko Andra Mari folklore Kepa Ajuria, Iker Bidart, Maider Erzilla. eta Unai Zabala.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8050

2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_1971


Etorki taldeko Filipe Oihanburu, Donostiako Udal txistulari taldeko Jose Inazio Ansorena eta Kepa Junkera.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FR_056

Fran Muñoz  eta Joseba Altube, Barakaldoko Laguntasuna elkartekoak.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8062

Edu Muruamendiaraz, Aukeran konpainikoa zuzendaria. Aritz Iglesias, Tolosako Udaberri dantza taldekoa.Villabonako Oinkari dantza taldeko Eneko Arteaga, Axier Iriarte, Beñat Monfort, Beñat Mendizabal, Hodei Escudero, Julen Rodriguez eta Oier Laborde.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8066
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8067
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8072
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FR_062

Elgoibarko Haritz dantzari taldeko Jon Lizarralde, Cristina Conde, Eire Vila eta Jael Lizundia. Debako Gure-Kai dantza taldeko Andoni Iriondo eta Mikel Arostegi.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FR_063

Iruñeko Duguna dantza taldeko Angel Arana, Angel Leza, Aritz Ibañez eta Iñaki Sagardoi.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8093

Gasteizko Folklore Akademiako eta Indarra dantza taldeko Jon Fernandez eta Pedro Elosegi.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8095

Iñaki Goirizelaia, Iker Llona eta Udane Beaskoetxea, Mungiako Amilotx taldekoak.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8100

Nagore de las Cuevas eta Arkaitz Pascuas.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8108
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FR_069

Emilio Xabier Dueñas, Eusko Ikaskuntzako folklore saileko presidentea, Mikel Aranburu Urtasun eta Xabier Etxabe, Zarauzko Iratzarrikoa.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8115

Aitziber Ubegun eta Eder Valladares, Irungo Kemen dantza taldekoak.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8118

Patxi Laborda eta Sabin Bikandi, Aiko taldekoak.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8120

Irune Tubia eta Josune Egea, Iruñeko Oberena taldekoak. Iruñeko Ortzadar elkarteko Mikel Lasarte.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8124

Leire Narbaiza, Eibarko dantzazalea. Patxi Montero, Herrixa Dantzan.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8128

Izaskun Salazar eta Mikel Sarriegi, Beasaingo Aurtzaka dantza taldekoak.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8131

Juan Antonio Amilibia, Andoaingo Axeri-dantza elkartekoa. Izaskun Beraza, Jon Iraola eta Maite Sagaseta, Andoaingo Urki dantza taldekoak.
2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_2045
2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_2049

Izaskun Angoitia eta Nerea Arruti, Zarauzko Uhera elkartekoak.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8144

Usartza txistulari taldeko Jose Migel Laskurain, Enrike Montero eta German Ereña. Eibarko Kezka dantza taldeko Oier Ibarbia, Irati Kortabitarte, Enrike Izagirre, Unai Txurruka, Maider Otaola, Ander Garitagoitia, Nagore Fernandez, Ekhi Zugasti, Oihane Llorente, Lore Azpiri, Maialen Bergara, Ainhoa Larrañaga, Luken Aranburu, Josu Garate, Olaia Gabirondo, Esther Kareaga eta Aiert Ibarbia, eta Oier Araolaza.

2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FR_082

Zenbait lagunek ez zuen Eibarrera etortzeko aukerarik izan baina beraien atxikimendua adierazi zioten adierazpenari: Portugaleteko Elai-Alai elkarteko Jose Ignacio Beitia, Aitor Beitia eta Gaizka Benguria; Antton Mari Aldekoa-Otalora; Sahatsa dantza taldeko Aitor Sorasu; Jean Mixel Bedaxatar; Kukai konpainiako Jon Maya; Jose Jabier Abasolo Tiliño; Joseba Tapia; Txomin Unzalu; Xabier Itzaina.

Hemen daukazue Euskal Dantzaren Adierazpena osorik sinadurekin. Tamaina handian ikusi nahi baduzue egin klik hemen, eta pdf formatuan jaitsi nahi baduzue hemen duzue eskura. EuskalDantzarenAdierazpena_sinadurekin-eskaneatuta_w
Adierazpena sinatuta, elkarrekin topa egin eta soka-dantzari heldu aurretik eztarria apur bat bustitzeko tartea hartu genuen.
2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_2055
2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_2067
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FM_1929
2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_2058
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FM_1924

Biharamuneko soka-dantza

Usartza txistulari taldeak soka-dantzaren lehen konpasak jo ahal soka osatzen hasi ginen. Batzar aretotik irten, eta Udaletxeko pasiloetan barrena hasi zen mugitzen soka-dantza.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FR_085
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8165
2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_2072
2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_2073

Eskilara nagusiak jaitsi, eta kalean euria goitik behera ziharduela ikusita, barrukaldera egin zuen sokak eta udaletxe barruko patiora jo genuen.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8170
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8201
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8173
2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_2082

Soka luzea patioan sartu zen. Euskal dantza tradizionalaren alorra soka bakarrean dantzan, eskuz esku, orpoz orpo.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FR_093
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FR_096
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FR_094
2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_2090
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8211
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8212_
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FM_2055
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8213
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FM_2047

Soka inguruan zutela, aurreskuak eta atzeskuak desafioa dantzatu zuten, aurrez aurre. Ondoren, Orbea kontrapasaren doinura zubiak egin genituen.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FR_097
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FM_2013
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FM_2067
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FR_100
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FM_2177
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FR_101
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FR_102

Esku aldatzeko soinua, banan banangoa, axeri-dantza edo abarketak. Partaidetza zabal, anitz eta koloretsua izan zuten abarketek. Banaka, binaka, hirunaka edo taldean, urrats, molde eta estilo desberdinak joan ziren aletzen.
2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_2125
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FR_106
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FR_107
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FR_108
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FM_2102
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FR_112
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FM_2132
2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_2181
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FM_2141
2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_2192
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FM_2183

Azken kalejira eta zubiekin borobildu genuen Biharamuneko soka-dantza.
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FR_016
2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FL_8298
2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_2212

Soka-dantza bukatuta guztiok batera argazkia egin genuen udaletxearen barruko patioan bertan.
2012-04-21_Biharamuneko-Soka-dantza_IZ_IMG_2237
Egin klik hemen taldeko argazkia tamaina handian ikusteko.

Hirugarren denbora, Iruki sagardotegian ospatu genuen. Bazkaldu, solastu eta dantzatzeko tartea izan genuen bertan.

Ondoko loturak eskuragarri dituzue argazki guztiak.
Edozein argazki tamaina onean jaitsi nahi baduzue: akzioak > tamaina guztiak. Argazkilariak: Felipe Loyola (FL), Iñaki Zugasti (IZ), Fernando Retolaza (FR) eta Felix Morquecho (FM). Creative Commons-en BY-SA lizentziarekin argitaratzen ditugu eta beraz, libre zarete argazki horiek edonon erabiltzeko, baldin eta egilea aitortu (BY) eta baldintza berean (SA) zabaltzen bada.

Nork: biharkosokadantza.2012/05/23 16:39:8.017000 GMT+2
Etiketak: biharamuneko-soka-dantza eibar euskal-dantzaren-adierazpena kronika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

2012/03/20 17:44:47.905000 GMT+1

Biharamuneko soka-dantza eta euskal dantzaren adierazpena

1937ko bonbardaketa lazgarriak gogoan, dantzaren alorrean garai berri batera urratsa emateko asmoz, dei egiten diegu dantzaren alorreko eragile, talde, elkarte, dantzari, dantza-maisu eta dantzazale orori, apirilaren 21ean, Eibarren ospatuko dugun Biharamuneko soka-dantzan parte hartu eta Euskal Dantza Tradizionala babestu, bultzatu eta indartzen jarraitzeko guztion babesa behar duen adierazpenarekin bat egitera.

Honenbetez, 2012ko apirilaren 21ean, Eibarko Udaletxean eta Untzaga Plazan burutuko diren ekitaldietan parte hartu, eta Biharamuneko soka-dantzarekin eta Euskal Dantzaren Adierazpenarekin bat egitera gonbidatzen ditugu euskal dantzazale guztiak.

Hona hemen hainbat dantzazale eta elkarteren proposamenekin adosten ari garen Euskal Dantzaren Adierazpena:

Ekitaldian parte  hartu nahi izanez gero idatzi ondoko helbidera: biharkosokadantza@gmail.com


Nork: biharkosokadantza.2012/03/20 17:44:47.905000 GMT+1
Etiketak: biharamuneko-soka-dantza soka-dantza adierazpena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/03/15 18:02:17.752000 GMT+1

Euskal dantzaren adierazpena

Euskal dantza tradizionala babestu beharreko ondare, komunikazio lengoaia, gozamen iturri, sozializaziorako eta erritualerako tresna eta nortasun ikurra da, besteak beste. Altxor hau transmititzen jarraitzeko, ezinbestekoa dugu gure kulturaren jarduera oparo hau guztion artean zaindu eta hedatzea, eta horretarako, dantzari buruzko ezagutzan eta trebaketan sakontzea.

Kultura koreografiko tradizionala gordetzeko eta zabaltzeko jardueren bidez, ondarea babesteaz gain, balio estetiko eta kulturalak transmititzen dira, eta kulturen arteko elkarrizketa bideratzen da. Hiri, herri eta auzoak kulturalki eta sozialki artikulatu eta dinamizatzen dira, turismorako eskaintza erakargarriak ekoizten dira eta eremu horien aktibitate ekonomikoan eragiten da.

Dantzari, dantzazale, ikertzaile, musikari, artisau, komunikabide eta erakundeek, banaka ala komunitatean, guztiok:
1. Euskal dantza tradizionalaren ondare-izaera aitortzen dugu, eta hori zaintzeko ardura gizarte osoarekin partekatu nahi dugu.

2. Tradiziozko musika, kantu eta dantzak, eta horien aldeko ikasketa, transmisioa, zabalkundea, ikerketa, artapena, babesa eta sustapenean lan egiten duten dantza talde, elkarte, erakunde eta norbanakoak balioetsi nahi ditugu. Egin duten eta egiten duten lan eskerga aitortu eta eskertu, eta bide horretan laguntzeko kultur politikak beharrezkoak direla adierazi nahi dugu.

3. Dantza tradizionalaren ezagutza, transmisioa eta hedapena sustatzeko neurriak hartzea premiazkotzat jotzen dugu; besteak beste:
a. Dantzaren dokumentazio zentro publikoa behar dugu, etengabe galtzen eta desagertzen ari den ondare koreografikoa gorde eta hurrengo belaunaldiei ezagutzeko aukera eman ahal izateko.

b. Dantza tradizionalaren formazioa egituratu eta sendotzeko beharra dugu. Euskal dantza tradizionala, ahalik eta mailarik sakonenean ikasteko aukera eskainiko duen ikastegia behar dugu.

c. Dantza tradizionalaren ikerketa sistematizatu eta ikertzaile sarea berrantolatuta, jakintza alorrean diharduten elkarte, erakunde eta unibertsitateen parte hartze aktiboaren premia dugu.
Azken batean, dantzak, euskal kulturaren egunerokoan jokatzen duen ikur eta sinbolo izaera aintzat hartu, proportzio horretan dagokion errekonozimendua aitortu eta behar duen babesa eman behar zaiola adierazi nahi dugu.

----------------------

Orain arte jasotako sinaduren zerrenda ondoko loturan aurkituko duzu:
Sinadura zerrenda hau publikoa da, baina datu pribatuak (e-maila) ez dira argitaratuko. Zerrenda astean behin eguneratuko da, beraz, sinatu berri baduzu, egun batzuk barru agertuko da.

Edozein arazo, zalantza edo iruzkin izanez gero idatzi ondoko helbidera: biharkosokadantza@gmail.com


Nork: biharkosokadantza.2012/03/15 18:02:17.752000 GMT+1
Etiketak: biharamuneko-soka-dantza dantza euskal-dantzaren-adierazpena adierazpena | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2012/03/14 17:53:49.473000 GMT+1

Egitaraua

Biharamuneko soka-dantza

Euskal dantzaren adierazpena


Eibarren, 2012ko apirilaren 21ean
1937ko bonbardeaketen 75. urteurrenean


Egitaraua
12.00etan Eibarko Untzaga plazan elkartzea
12:30etan Euskal dantzaren adierazpena Eibarko Udaletxean
13:00etan Biharamuneko soka-dantza Untzaga plazan
14:30ean Bazkaria Iruki Sagardotegian

Ekitaldian parte  hartu nahi izanez gero idatzi ondoko helbidera: biharkosokadantza@gmail.com

Nork: Biharamuneko soka-dantza.2012/03/14 17:53:49.473000 GMT+1
Etiketak: biharamuneko-soka-dantza egitaraua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/03/14 17:51:37.588000 GMT+1

Biharamuneko soka-dantza: bakea eta bizikidetzaren dantza

1912_Zarautz_ FiestasEuskaras_diput_GervasioAramburu_Marques_de_Valdespina-rek-800p
1912, Diputatuen soka-dantza Zarautzen.

Dantzariek eskuak elkarri emanda giza-katea osatu eta zirkulu irekian egiten diren mugimendu koreografikoek osatutako dantza identifikatzen dugu soka-dantza izenarekin. Egitura koreografiko hau izendatzeko hainbat modu erabili izan dira eta erabiltzen dira gaur egun ere: aurreskua, soka-dantza, esku-dantza, gizon-dantza, dantza-soka, zortzikoa, e.a.

aralar-soka-dantza-09 SM 060_1500x843
Soka-dantza Aralarko San Migelen. Argazkia: Aurtzaka.

Indar sinboliko berezia duen dantza da soka-dantza. Agintariek, herritar soilek, elkarte bateko bazkideek, auzoko baserritarrek, emakumeek, gazteek, adinekoek... soka-dantza plazaratzen duten kideek, elkartu eta parte hartzaileak soka berean jarriz barne kohesioan eragiteko indar berezia duen dantzarekin, taldea “egiten” dute, batu, bildu egiten dira.

2006-08-24_Elgoibar-soka-dantza 005-rek-ret_800p
Soka-dantza Elgoibarren.

XVI. mendetik aurrera, Euskal Herrian gehien dantzatu den dantzetakoa da, eta batzeko duen indar berezi horrek izan dezake horretan zeresana.


1924_sokadantza-baserri-aurrean-Ricardo-Martin-Guregipuzkoa-net-1023204_o-800p
Lagun taldea soka-dantzan. 1924. Ricardo Matrín - Guregipuzkoa.net. CC-BY-SA

Lagunarteko ospakizunetan ohikoak izan dira luzaroan soka-dantzak. Lagunak elkarri eskua eman, eta talde batasuna berresteaz gain, dantzaren plazeraz gozatzeko aukera ematen du soka-dantzak. Soka berekoak izatea ospatzen da dantzaren bidez, eta dantza bera bidai lagun izatea sokaren bidez.

1952-06-24_Arrasate-san-juan-soka-dantza_00-800p

Arrasate, 1952ko San Joan eguna.

Urteko festa egun handiena ospatzeko, gizon emakumeak elkarri eskua eman eta plazara atera dira aurreskua edo soka-dantza dantzatzera. Herri bat dago dantza eta herri bat dago dantzara begira. Herriaren nortasuna irudikaten duen dantza errituala, sinplea bezain adierazgarria.

1967_Zaldibia-Iztuetari-omenaldia-soka-Iztueta-fundazioa-ret
1967. Juan Inazio Iztuetari omenaldia Zaldibian.

Euskaltzaindiako ordezkariak, bertsolariak (Basarri eta Uztapide ageri dira argazkiak) eta euskal kulturako ordezkariak soka-dantzan, euskal dantzaren idazle aitzindaria ohoratuz.

1995-06-24_Soka dantza_Argazkia_Aitor Pintado-1000p
1995ko San Joan Eguna Eibarren.

Soka-dantza  udaletxetik ateratzeko prest. Alderdi guztietako ordezkariak sokan, dantzariekin batera, elkarri eskuak emanda. Politikariak soka-dantzan, dantzan sokan eta soka berean eskutik elkarrik emanda, herriaren aurrean dantza egiteko prest.

2009-07-12_Aralar-Sakana-Goierri-soka-dantza-Aurtzaka_800p
Aralar, San Migel, 2009. Argazkia: Aurtzaka.

Goierriko (Gipuzkoa) eta Sakanako (Nafarroa) udaletako alkateak soka-dantza dantzatzen elkartzen dituen mendi lerroaren gailurrean. Mendiak eta bi komunitate desberdinetako legediak banatzen dituen bi eskualderen arteko anaikidetza ahalegina irudikatzen du ekintza sinbolikoak. Soka berean dantzan, alde bateko zein besteko alkateak, alderdi bateko zein besteko politikariak.

1918_Onati-aurresku-honor-I-Congreso-Estudios-Vascos-rek
1918. Eusko Ikaskuntzen I. Kongresua Oñatin. Argazkia: Indalecio Ojanguren. Guregipuzkoa.net. CC-BY-SA

Soka-dantza Udaletxe aurrean. Euskal ikasketen sustapenean mugarri izan zen kongresuaren aurkezpen sinbolikoa soka-dantza izan zen. Agintariak, ikertzaileak eta babesleak, denak soka-dantzan agertu ziren plazara, beraien elkarlanerako borondatea herriaren aurrean aurkeztera.

Nork: biharkosokadantza.2012/03/14 17:51:37.588000 GMT+1
Etiketak: bizikidetza soka-dantza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/03/14 16:37:46.312000 GMT+1

Eibarko bonbardeaketen 75. urteurrena

Gernikan, Durangon, Otxandion edo Elorrion bezala, 1937ko apirila beltza izan zen Eibarren. Besteak beste Kalamua eta Intxorta, sei hilabetez gerraren frontea bertan geldi egon ondoren, apirilaren 20an  borrokaldiak eta bonbardeaketak indartu ziren, eta apirilaren 25ean Eibar suntsitu zuten hegakinetatik jaurtitako lehergailuek.


Eibar, 1938an. Argazkia: Indalecio Ojanguren CC-BY-SA Guregipuzkoa.net

2012an, 75 urte beteko dira, gure aiton-amonek gerraren gordintasuna modurik ankerrenean ezagutzeko zorigaitza bizi izan zutela. Horrekin batera, Euskal Herria kateaturik izan duen bortizkeria aroa gainditu eta bakea eta elkarbizitzarako pauso sendoak emateko une erabakiorrean gaude.

Nork: biharkosokadantza.2012/03/14 16:37:46.312000 GMT+1
Etiketak: gerra historia biharamuneko-soka-dantza eibar bonbardaketak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/03/11 11:42:29.466000 GMT+1

Declaration in favor of Basque Dance

Traditional Basque dance is a rich heritage to be protected, a versatile non-verbal form of communication, an source of pleasure, a powerful tool of socialization, and an important symbol of identity. It is our shared responsibility to protect and promote this rich cultural activity, deepen its knowledge and learning, and ensure its transmission.
 
The efforts of preservation and dissemination of culture protects the traditional choreographic heritage of a people, they transmit aesthetic and cultural values, and they encourage intercultural dialogue.  Cities, towns and neighborhoods are organized and energized culturally and socially by these efforts, all the while providing attractive draws for tourism that contributes to economic activity.

Dancers, dance enthusiasts, researchers, musicians, artisans, media-everyone, individually or in a community, we have the responsibility to:
1. Recognize traditional Basque dance as a cultural heritage, and share responsibility for its protection with dancers and dance enthusiasts, institutions, media and society as a whole.

2. Value and acknowledge the work done by groups, associations and individuals in the study, research, transmission, dissemination, preservation, protection and dissemination of music, song and traditional dance, and promote cultural policies helping in that endeavor.

3. Take measures to ensure knowledge transfer and preservation of traditional dance. The priorities include:
a. A public center for documentation of dance, choreography, to reflect the heritage disappearing day by day, and thereby offering the possibility of connecting with the next generation.

b. Build and strengthen training in traditional dance by developing a center that offers the opportunity to train and deepen traditional Basque dance studies.

c. Continuing research in traditional dance, and rebuild a network of researchers with the active participation of associations, organizations and universities involved in research dynamics.
Dance plays a significant role as image and symbol in the daily life of Basque culture. We contribute to all its recognition and defense.

------------------------------------
The Universal Declaration of Human Rights declares in the 1st point of paragraph 27: "Everyone has the right to participate freely in the cultural life of the community, to enjoy the arts and to share in scientific advancement and its benefits and results."  UNESCO, in its 32nd Convention (October 2003) called for the safeguarding of intangible cultural heritage as a mainspring of cultural diversity and the guarantee of sustainable development.

Nork: biharkosokadantza.2012/03/11 11:42:29.466000 GMT+1
Etiketak: dance traditional basque declaration | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2012/03/11 11:26:35.515000 GMT+1

Manifeste pour la danse basque

La danse traditionnelle basque constitue un patrimoine à protéger, un langage de communication universel, une source inépuisable de plaisir, un indenniable outil de socialisation, et un incontournable symbole identitaire. C’est notre responsabilité de protéger et de diffuser cette activité culturelle fertile, d'approfondir cette connaissance et son apprentissage, et d'en assurer la transmission.

À travers ces actions de préservation et diffusion de la culture chorégraphique traditionnelle nous  protégeons ainsi le patrimoine, nous  transmettons des valeurs esthétiques et culturelles, et nous promouvons le dialogue interculturel. Les villes, villages et quartiers sont s’articulent et se dynamisent culturellement et socialement, ils proposent des offres attrayantes pour le tourisme, et impulsent des activités d’ordre économique de l'environnement. 

Danseurs, passionnés de la danse, chercheurs, musiciens, artisans, médias de communication, tous, individuellment ou en Communauté, avons la responsabilité de :
1. Reconnaître la danse traditionnelle basque comme patrimoine culturel, et partager et assumer la responsabilité de sa protection avec les danseurs, passionés de la danse, les institutions, le medias de communication et la société dans  tout son ensemble. 

2. Mettre en valeur, reconnaîter et remercier les groupes pour leurs travux effectués, les associations et individus, pour l'étude, la recherche, la transmission, la vulgarisation, la préservation, la protection et la diffusion des musiques, chants et la danses traditionnelles, et  surtout promouvoir et accorder des politiques culturelles qui aident ces actions. 

3. Prendre des mesures qui assurent la connaissance, la transmission et la préservation de la danse traditionnelle. Sont prioritaires, entre autres :
a. Un centre public de documentation de danse, qui rassemble le patrimoine chorégraphique qui disparaît jour après jour, et offre la possibilité aux prochaines générations d’accéder à ces connaissances. 

b. Structurer et renforcer la formation en danse traditionnelle. Mettre en marche un centre qui offre la possibilité de se former et d'approfondir ses connaissances, et d’étudier la danse traditionnelle basque. 

c. Systématiser la recherche en danse traditionnelle, et réorganiser un réseau de chercheurs avec la participation active des associations, des divers organismes et des universités impliquées dans les dynamiques de la recherche.
La danse joue un rôle significatif comme image et symbole au quotidien de la culture basque. Contribuons entre tous leur reconnaissance et à  leur défense.


----------------------------------
La Déclaration Universelle des Droits de l’Homme, déclare dans le 1º point de son paragraphe 27 : «Toute personne a le droit de prendre part librement à la vie culturelle de la communauté, de jouir des arts et de participer au progrès scientifique et aux bienfaits qui en résultent. ».  L'UNESCO, dans la 32ème convention d'octobre 2003, a préconisé la sauvegarde du patrimoine culturel immatériel, creuset de la diversité culturelle et garant du développement durable.

Nork: biharkosokadantza.2012/03/11 11:26:35.515000 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/03/11 11:17:55.488000 GMT+1

Manifiesto por la Danza Vasca

La danza tradicional vasca constituye, entre otros aspectos, un rico patrimonio que merece ser protegido, un lenguaje de comunicación, fuente de placer, herramienta de socialización y símbolo identitario. Es nuestra responsabilidad proteger y difundir esta fértil actividad cultural, profundizar en su conocimiento y aprendizaje, y asegurar su transmisión.

A través de acciones de preservación y difusión de la cultura coreográfica tradicional se protege el patrimonio, se transmiten valores estéticos y culturales y se impulsa el diálogo intercultural. Ciudades, pueblos y barrios se articulan y dinamizan cultural y socialmente, se generan ofertas atractivas para el turismo, y se propician impulsos para la actividad económica del entorno.

Dantzaris, aficionados a la danza, investigadores, músicos, artesanos, medios de comunicación e instituciones, todos, individualmente o en comunidad, tenemos la responsabilidad:
1. Reconocemos la danza tradicional vasca como patrimonio cultural y asumimos la responsabilidad de su protección junto a instituciones, medios de comunicación y la sociedad en su conjunto.

2. Valoramos y agradecemos el trabajo realizado por individuos, grupos y asociaciones, en el estudio, investigación, transmisión, divulgación, preservación, protección y la difusión de la música, canto y danza tradicional, y declaramos que son necesarias políticas culturales que ayuden en ese cometido.

3. Es apremiante tomar medidas que aseguren el conocimiento, la transmisión y la preservación de la danza tradicional. Es necesario, entre otros:
a. Un centro público de documentación de danza, que recoja el patrimonio coreográfico que desaparece día a día, y que de esta forma, ofrezca la posibilidad de enseñarlo y transmitirlo a las siguientes generaciones.

b. Estructurar y fortalecer la formación en danza tradicional. Es necesario poner en marcha un centro que ofrezca la posibilidad de formarse y profundizar en estudios sobre danza tradicional vasca.

c. Sistematizar la investigación en danza tradicional, y reorganizar una red de investigadores con la participación activa de las asociaciones, entidades y universidades implicadas en dinámicas de investigación.
La danza desempeña un significativo papel como imagen y símbolo en el día a día de la cultura vasca. Contribuyamos entre todos a su reconocimiento y defensa, mediante acciones de todo tipo y como, en este caso, con la unidad que mostramos en pos de las metas fijadas todos los abajo firmantes.

-----------------------------------------------

Orain arte jasotako sinaduren zerrenda ondoko loturan aurkituko duzu:
Sinadura zerrenda hau publikoa da, baina datu pribatuak (e-maila) ez dira argitaratuko. Zerrenda astean behin eguneratuko da, beraz, sinatu berri baduzu, egun batzuk barru agertuko da.

Edozein arazo, zalantza edo iruzkin izanez gero idatzi ondoko helbidera: biharkosokadantza@gmail.com


Nork: biharkosokadantza.2012/03/11 11:17:55.488000 GMT+1
Etiketak: euskal-dantzaren-adierazpena manifiesto | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Kontagailua: | Ikusi estatistika osoak