Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/09/30 22:35:10.559 GMT+2

Zeraingo Elizan

Berezia gertatu zen joan den irailaren 19an Zerainen egin genuen emanaldia. Berezia dantzatzeko lekua, berezia zeraindarren harrera beroa.

 

Herriko eliza eskaini ziguten eskenatoki moduan, eta gustora aritu ginen bertan, soinu baldintzak edota espazioa bera moldatzeko lanak eman bazizkigun ere. Kontutan baldin badugu gure dantzetako askoren berezko kokalekua elizgirokoa dela (Segurako eta Beasaingo prozesioak, ezpata-dantzak...) inguru ezinobean aritu ginen.

 

   

 

Beste zati batzuk, nola inauteria, hala dantza-soka eta dantza-jolasak, Zerainen bertan garai batean ezagututakoak zirenez, orain urte askotako berbizitzea suposatu zuten bertakoentzat.

 

 

 

 

  

Eta halako giro goxoa sortu zen denon artean, dantzari eta ikusle, musikari eta herritar. Gustora egon ginen, gustora dantzatu genuen  eta baita gustora amaitu ere. Eskerrik asko Zerain.

 

 

Nork: aurtzaka.2008/09/30 22:35:10.559 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak