Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/06/14 03:15:20.665 GMT-4

Igartzako Dantzak

Aurtzaka dantza taldeak Beasaingo Igartzaren inguruan Dantzarien Kofradia bat osatzeko deia egin du.

Horretarako, datorren irailak 9an Igartzan bertan ospatuko den Dantzarien Eguna prestatzeko aurkezpena egin genuen joan den asteartean, Udaletxeko Batzar aretoan, Beasain inguruan gaur egun, edo aurretik, dantzari edota txistulari izandako guztiei zuzendua.

 

 

Bertan azaldu genituen gure proposamenaren gorabeherak, Eibarko Kezka dantza taldeko kide Oier Araolaza eta Igartzako Batzordeko Juantxo Agirreren laguntzaz. Oier Araolazak Arraten izan duten antzeko esperientziaren berri mamitsua eman zigun eta Juantxo Agirrek, Igartzarentzat honelako ekarpen batek izan dezaken interesa azpimarratu zuen, besteak beste.

 

Aukera

 

Beasaingo Igartzan zaharberritze lan interesgarria burutzen ari dela kontutan izanda, dantza alorretik egiten dugun proposamena da honako hau. Gaur egun Igartzako eraikinak berreraikitzen ari diren bezalaxe, honako hau, bere inguruan dantzaren alorreko protokolo edo erritual bat berreraikitzeko proposamena da, ondare eta ingurua aberasteko proposamen bat.

Gure ustez, Igartzako eraikin multzo historikoak aukera polita eskaintzen digu gune baliotsu bat gure eskura jartzean: espazioaren egitura oso baliagarria gerta daiteke, garai bateko dantza eta protokolo ohiturak berraikitzeko. Zenbait elementu arkitektoniko oso interesgarri dauzkagu horretarako: zubia, euskal folklorean hainbatetan erabilitako erreferentea; burdinola, ezpata-dantzen kokalekua zenbaitetan; ermita, prozesio eta dantzak...; jauregia, garai bateko jauntxoen erritualen gune; pasealekua, eraikinen arteko bide egitura...

Egitasmoaren helburu nagusiak

 

Beasaingo dantzari eta dantzari ohien bilgune eta eskaerari erantzun.

Beasaingo dantza tradizioa osatu eta indartu.

Igartzako multzoari balio erantsia eman.

Egitura

 

Proposamena gauzatzeko egitura, dantzarien kofradia bat sortzea izango da (badira antzeko ereduak inguruan: Ordiziako Santanazaleen Kofradia, oso zaharra, eta berriagoa, Eibarko Arrateko Amaren dantzarien kofradia).

Kofradia honetan parte hartzera deituak izan dira Beasainen eta inguruan dantzari izandako guztiak nagusiki, gaur egun aktiboan egon ala ez.

 

 

 

Eguna: 2007ko irailak 9, igandea. (Igartza Auzoko Jaien testuinguruan, iraileko bigarren igandean, hain zuzen ere).

Urtero ospatuko den Egun hau, bi urtean behin, deialdi zabala burutuz egingo genuke, beasaindar dantzari guztion eguna bezala. Txandakako urteetan, eredu honi jarraitzen dion kanpoko talde bat gonbidatu nahi genuke, gurekin batera dantzatzeko.

 

Honen berri eman dute:

 

http://www.goierrikohitza.info/hitza_n.php?herria=BEASAIN&fetxa=2007-06-15&izena=p00002009&eskualdea=GOIERRI&produktua=GOIERRIKO#

 

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2007/06/14/vecinos/goierri/

 

http://www.diariovasco.com/prensa/20070614/tolosa/nuevas-danzas-igartza_20070614.html

Nork: aurtzaka.2007/06/14 03:15:20.665 GMT-4
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa egitasmo berri horrekin! ea dena nahi bezala ateratzen zaizuen eta inoiz bertan parte hartzera (ikusle gisa bada ere) gonbidatzen gaituzuen!

Besarkadak eta muxuak denentzat Iruñetik!

EKAITZ

Nork: Ekaitz Santazilia.2007/06/14 07:02:56.608 GMT-4
http://www.blogari.net/euskofilia

Eibar aldetik ere animoak bidali nahi dizkizuegu Aurtzakakoei. Uste dut urrats garrantzitsua emango duzuela eta Aurtzakaren ibilbidean mugarria izango dela Igartzako egitasmo hau. Eta ez Aurtzakarentzat bakarrik, euskal dantza tradizionalaren alorrean lan egiteko eta egitasmoak bideratzeko beste modu bat sendotzera datorrela zuen ekimena.

Oker ez banago aurreko erantzuna utzi duen Ekaitz Santazilia Iruña Taldekoa da, eta Iruña taldea bera izan zen horrelako beste ekimen baten abiapuntua, San Lorenzoko dantzen jatorria Iruña Taldearen 25. urteurrena baitago. Eta hain zuzen ere San Lorenzoko dantzak oso argigarriak gertatu zitzaizkigun Eibarren Arrateko dantzak prestatzeko. Beraz, ikusten da hazi txiki bat loratzen denean inguruan beste hazi batzuk landatzera animatzeko aitzaki ona izaten dela.

Laster arte,
oier.

Nork: oier.2007/06/15 02:25:44.728 GMT-4
http://www.dantzan.com/blogak/oier

Aupa Oier,

Bai, hala da, aurten duela hamar urte sortu ziren San Lorenzoko dantzak, Iruña Taldeko dantzari ohiek emanak. Gaur egun talde gehiagotako jendea ari da, eta ni aritzen naiz haiekin gaita jotzen. Aukera polita izan da dantza utzia zuten edo uzteko bidean zeuden horiek motibazio berri bat aurkitzeko. ea Aurzakaren egitasmoak horretarako balio duen!

Sarri arte

Nork: Ekaitz Santazilia.2007/06/15 04:20:12.597 GMT-4
http://www.blogari.net/euskofilia

Aupa Ekaitz,

Dantzari-ohiak berziklatzea interesgarria da, baina nik uste dut ekimen hauen garrantzia eta balioa haratago doala. Dantza tradizionalak ulertzeko eta sustatzeko beste modu bat planteatzen da hemen, dantza taldeetan ohikoa izan den dinamikatik aldentzen dena baina horrelakoetan inplikatzen garen dantza taldeontzat gure jarduna ordenatu eta zentzu bat emateko balioko diguna.

Ondo segi!


Nork: oier.2007/06/15 05:46:31.523 GMT-4
http://www.dantzan.com/blogak/oier

Hola,
Mi nombre es Marianella Zeledón. Soy una estudiante de maestría del Departamento de Ballet de la Universidad de Utah en los Estados Unidos. Este Departamento está muy interesado en asistir a un taller o curso intensivo de danzas tradicionales vascas. El grupo que asitiría a estos cursos sería uno conformado por bailarines de ballet clásico y danzas de carácter CDE (Character Dance Ensemble).
Qusiera tener más información para el año 2008 en cuanto a cursos, talleres, fechas, precios, gastos de manutensión y todo lo relacionado con una estadía (de una semana) en el País Vasco, para poder llevar a cabo este proyecto.
 Gracias por su colaboración.

Nork: Marianella Zeledón.2007/06/19 13:55:50.733 GMT-4
Información por favor

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak