Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/09/05 20:05:24.923 GMT+2

IGARTZA 2010: DEIALDIA

XIX. mendearen hasieran, Beasain, Ataun eta Zaldibiako udalek behin baino gehiagotan deitu zituzten inguruko ezpata-dantzariak, hainbat ospakizun berezitan parte har zezaten, dantzarien konpartsa jendetsuak osatuz.

“Que se formase una comparsa de diez y ocho parejas de danzarines de espada  al uso del país siendo ocho de ellas de esta villa, y las otras ocho de las otras dos por mitad; que el Capitán de la comparsa fuese Dn. José Antonio Azpiazu Maestro de escuela de niños de la villa de Ataun y los tres que habían de bailar y manejar las espadas de Zaldivia, donde debería escoger su Sr. Alcalde los más diestros. Que el día del pase de  SS.MM. debería presentarse la comparsa vistosamente, con calzón  corto de paño negro o pana, calceta blanca, y alpargatas balencianas con cintas encarnadas; camisolas vien planchadas, ceñidores de seda para cintura y vanda y pañuelos encarnados en la cabeza.” Beasaingo udal akta, 1828-05-26.

Ohitura edo eredu honi jarraiki, aurten Igartzako monumentu multzoa inauguratuko dela aitzakia hartuta, deialdi berezi hau egitea erabaki dugu:

 

2010eko irailaren 11n Beasaingo Igartza Multzoaren Estreinaldirako Ospakizunak

Beasainen, Igartzako Dantzarien Kofradiako ordezkariak elkarturik, zeintzu Goierriko hainbat herritakoak baitiren, hitzartu dute, Igartza auzoko Monumentu Multzoa estreinatzeko jaia modu honetako ospakizunez antolatzea:

 

Lehenengoa: Osatu bedi ahal bezainbeste ezpatadun dantzariko konpartsa, Euskal Herrian ohitura dugun legez, hala herriko bertakoekin nola inguruko beste herrietakoekin; eta aukeratu bitez hauen artean, buruzagia eta azkendariak, dantzatzen eta ezpaten erabileran iaioenak. Aurkeztu beharko dute egun horretan, ikusgarriro jantzita, zaraula beltz, belaunetarainoko motzak, galtzerdi harizko zuriak, espartina txuri zinta gorridunak, arinak, alkandora kuntza ederreko, beso ugariak, gerriko eta banda gorriak, eta mokones edo zapi gorriak, buruetan txit egoki antolaturik.

 

Bigarrena: Inguratu bitez, era berean, esandako egun honetarako, herriko eta inguruko txanbolintero entzutetsuenak eta danborjole adituenak.

 

Hirugarrena: Etor bitez Euskal Herriko ezpata-dantzarien artean, ohiko talde, elkarte ala kofradia bakoitzeko dantzari-buru ala azkendariak, aukeratu beharko liratekelarik iaioenak, nola ezpatak hala bordoiak dantzatzera. Aurkeztu beharko dute egun horretan, ikusgarriro jantzita, bakoitzak berezkoak dituen apaingarriekin, honako hauek:

- Beasaindik, Loinazko San Martinen Ezpata-dantzari txikiak eta Igartzako Kofradiakoak.

- Goierriko beste herrietatik, Legazpiko Santikutzetakoak, eta Zumarragako Antiokoak.

- Gipuzkoako beste eskualdetatik, Andoaingo Santakrutzetakoak, Añorgako Karmenetakoak, Debako San Rokekoak, Eibarko Arrateko Kofradiakoak, Elgoibarko Errosarioko Amaren Kofradiakoak, eta Tolosako Sanjoan Bordon-dantzakoak.

- Nafarroako lurraldetik, Berako Bordon-dantzakoak eta Iruñeko Ezpata-dantzakoak.

- Bizkaiko lurraldetik, Bilboko Begoñako Ezpata-dantzakoak.

 

Laugarrena: Ekar dezatela, hala daukatenek, talde, elkarte ala kofradia bakoitzeko nork bere bandera, izan dadin bertan erakutsia eta goretsia.

Bosgarrena: Serbitzatu dadila bazkaria, dantza egin ondoren, bertan parte hartu duten dantzari, musikari eta laguntzaile guztiei, Igartzako jauregiaren behebarruan, eta ospatu bezate bazkalondoan, erromeria Igartzako zelaietan.

 

 

EGITARAUA:

12:00 Segizioa Beasaingo udaletxetik Igartzaraino.

12:30 Ezpata-dantzen saioa Igartzan.

13:30 Sagardoa eta pintxoak Dolarean.

14:30 Kofradiaren bazkaria Igartza Jauregian.

17:30 Erromeria Aiko taldearekin.

 

Albistea:

http://www.beasain.org/eu/ficheros/9_8882eu.pdf

Nork: aurtzaka.2010/09/05 20:05:24.923 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (4)

Errenferentziak:

...axoaren izan genuen emanaldia bertako jaien baitan (laster emanen dugu horren berri hemen) eta heldu diren asteburuak ere gainezka datozkigu:Irailak 11 - Igartzako Dantzarien Kofradiaren eguna (Beasain)Irailak 18 - Iruñeko Er...

Erreferentzia: Bjeljinatik Villaluenga de la Sagra-ra - DUGUNA DANTZA TALDEA 2010/09/07 09:59:41.077 GMT+2

...iro ere dantzan hasteko garaia. Uda amaiera bete honetako lehen geralekua Beasainen izango dugu larunbatean, hilak 11, bertan ospatuko baita Igartzako dantzarien kofradiaren eguna.  Aurten gainera, Euskal Herriko hainbat...

Erreferentzia: Iraila dantzaz blai - Haritz Euskal Dantzari Taldea 2010/09/10 12:37:23.444 GMT+2

...antzariak, Euskal Herriko txoko ezberdinetako beste hainbat ezpata-dantzarirekin batera, Igartzako multzo historikoaren inaugurazioa egiteko.Igartzako ezpata-dantzariek egin zuten deialdian eta bertara agertu ginen Beasain, B...

Erreferentzia: Beasaingo Iruñeko galtzadarrien gainean dantzan - DUGUNA DANTZA TALDEA 2010/09/19 19:07:54.319 GMT+2

.../index.php/bideoak/viewvideo/736/gaurkoan-goierritik/euskal-herri-osoko-ezpatadantzak-igartzan.html">albistea. Igartza 2010eko deialdia hemen. Duguna taldearen Erreferentzia: Igartzan ez dugu berehala ahaztuko ! - Aurtzaka dantza taldea 2010/09/19 20:04:54.114 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira hamar gehi bi?



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak