Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/07/29 01:52:59.651 GMT+2

Esku-dantza trumoi artean

“...Hiru ale ta gaztaina kaskalik ez, gaztañeri hontan sorginik ez.

Hemengo batek horko biri, balio badek etorriari!”

 

Eta etorri ziren! Ez dakigu sorginek bidalita ala ez, baina tximista eta trumoi artean kantatu eta dantzatu ondoren, Naturaren indarrak deituak sentitu ziren, eta sekulako zaparrada bidali ziguten dantzak amaitu orduko.

 

 

Aurretik, nahikoa zalantza eguraldiak eutsiko ote zion, baina goizean bildutako “Belar onek” eta “Sanjoan loreek” babestu zituzten alajaina gure neskatoak, buruan jantzitako koroi dotoreekin. Eta halaxe egiztatu ahal izan genuen, “Sanjoan belar” horiek trumoiei behintzat eusten dietela.

  

 

Horrelaxe estreinatu genuen neskatxen esku-dantza. Aurreskua izan zen Maria Urkiola, eta atzeskua Ainhoa Miguel. Tartean, Amets Arrospide, Nerea Alustiza, Leire Aldaz, Amaia Garmedia, Idoia Murua, Ane Iturzaeta, Ane Etxezarreta, Nora Jauregi, Maddalen Sarasola, Paula Sukia, Ainhoa Larrea, Itsaso Lasa, Eraitz Saez de Egilaz, Leire Dorronsoro, Naia Rodriguez, Nerea Antxia, Irati Cortes eta Ainhoa Zamorano. Denak Aurtzaka eta Ostadar dantza-taldeetakoak.

 

 

Musikaz Beasaingo Udal Txistulariak arduratu ziren, Aitor Furundarenak prestatutako doinuak eta Joxe Agustin Olanoren biribilketa berria erabiliz.

 

Maisu eta laguntzaileak: Izar, Ainara, Olatz, Koldo, Naiara, Kepa, Agurtzane, Jaione, Maitena eta Mikel. Mila esker, parte hartu zuten mutil bikoteei eta guraso guztiei. Honenbestez, datorren urtera arte.

 

San Joan hurrengo Berria-k orrialde osoko argazkia eskaini zigun:

 

Beste komunikabide batzuk:

http://beasain.hitza.info/paperekoa/2008-06-13/p00002009/KULTURA._Nesken_soka-dantza.htm

http://www.dantzan.com/hemeroteka/dos-estrenos-pasados-por-agua-1

 

Argazki gehiago:

http://picasaweb.google.com/aurtzaka/SanjoanNeskatxak?authkey=7I75ZV3uorc

 

Nork: aurtzaka.2008/07/29 01:52:59.651 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (2)

Errenferentziak:

...-aspaldidanez">haurrek eta ez hain haurrek, urrun geratu da garagardo festa, jaso genuen txosna, eta badator Uda:   Ekainaren 23an, Sanjoan bezpera, gure neskatxek Ostadar-ekoekin batera, ongietorria egingo diote...

Erreferentzia: UDA SASOIKO - Aurtzaka dantza taldea 2009/06/08 10:24:06.016 GMT+2

...tren geltokian) iazko trumoi eta tximistak gogoan izango ditugu.     Iazkoaren kronika eta argazkiak gure blog-ean ikus daitezke: http://www.dantzan.com/blogak/aurtzaka/esku-dantza-trumoi-artean Erreferentzia: San Joanetako neskatxen esku-dantza 2009 - Aurtzaka dantza taldea 2009/06/20 13:08:05.615 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak