Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/09/18 00:17:46.980 GMT+2

2 kofradia eta 80 ezpatari Igartzan

Beasainen, 2008ko irailaren 14an.

  

Aurreko egunetako euri erasoen ondoren, Igartzako kofradiaren ezpaten mehatxuek zerua beldurtu dute aurtengoan eta espero zen bezala, ez du huts egin egun handiaren bigarren zitak.

  

De Igartza2008
Dantzari eta musikari ugari elkartu gara oraingo honetan ere. Ezpata-ilara luzearen buru Joseba Juarez eta atzetik 52 dantzari, hauen artean hiru kapitainak (Mikel Sarriegi, Agurtzane Agirre eta Xabier Ruiz de Azua). Ondoren, Loinazko ezpata-dantzariak (Haritz Mujika eta Iñaki Cia) eta 11 musikari. Hauen atzetik Eibarko 28 dantzariak.

  

Aurten, aipamen bat bederen merezi duten bi berrikuntza izan ditugula esan dezakegu: alde batetik, lehenbiziko aldiz, talde gonbidatu bat izan dugu gure artean, Arrateko dantzarien kofradia hain zuzen. Aurten Kezka dantza taldearen 50. urteurrenaren ospakizunetan dabiltzala aprobetxatuz, eta nola ez, iaz egin ziguten faborea eskertu nahian gonbidatu aproposa iruditu zitzaigun gaurko eguna gurekin batera ospa zezaten. Ospakizun honen barruan gainera, beraien Arrateko dantzak ikusteko aukera ere izan dugu. Eskerrik beroenak gure partez.

De Igartza2008

Bestetik berriz, musikarien artean ere izan dugu berrikuntza aurten, iazko musikariez gain, Koskola txarangako haizezko boskotea, besteak beste. Eskerrak nola ez, hauei ere.  Jende ugari zen Igartzan (bide osoan bezala) gu bertaratu garenerako, zain.

  

Lehen aipatutakoez gain, esan, aurtengoan jantzi gehiago eta ezpata berriak ere egin ditugula, baina partaidetza handia ikusita, datorren urterako gehiago egin beharko ditugula dirudi. Eta hori, Igartzako Dantzarien Egunak bide ona daramanaren bermea da dudarik gabe. Iazko gisan, bazkari batekin eman diogu amaiera goizeko ospakizunari. Aurten, ordea, Igartzako jauregian berrikuntza lanetan ari direnez, herriko plazapean egin dugu.

  

De Igartza2008

Datorren urtean ere, aurten adinako partaidetza edo handiagoa izango dugunaren esperantzan hemen azken hitzak: mila esker parte hartu duten guztiei eta datorren urtera arte.

 

Argazki gehiago (Iñaki Erauskin eta Koldo Bidekietarenak):

http://picasaweb.google.com/aurtzaka/Igartza2008#

 

Prentsakoak:

http://beasain.hitza.info/albisteak/6734/Aparteko_ikuskizuna_egin_dute_Beasaingo_eta_Eibarko_dantzariek_Igartzan.htm

http://beasain.hitza.info/paperekoa/2008-09-16/p00002006/Dantzak_zaharberritu_du_Igartza.htm

http://www.diariovasco.com/20080914/tolosa-goierri/conjunto-monumental-acoge-exhibicion-20080914.html

http://www.diariovasco.com/20080915/al-dia-local/unas-danzas-label-20080915.html

http://www.diariovasco.com/20080911/tolosa-goierri/unidos-danza-espadas-20080911.html

 

 

Nork: aurtzaka.2008/09/18 00:17:46.980 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Egun ederra pasa genuen Beasainen, eta Igartzako dantza dotoreak ezagutzeaz gain ingurune apart horretan dantza egitea aukera bikaina izan zen. Eskerrikasko dantzari eibartarren partez eta laster arte!

Nork: oier.2008/09/18 12:24:54.076 GMT+2
http://www.dantzan.com/blogak/kezka

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak