Ostiral arratsaldeetan klaseak ematen ditut Amarako Ernest Lluch kultur etxean. Mikel Iturria da bertako zuzendaria eta blog bikain batean idazten ditu bere harrikadak. Hona hemen gaur nirea.
Joan zen ostiraleko klasea amaitu eta pareko tabernara joan ginen ikasle batzuk. Ardo goxoak bideratuta, luzatu eta animatu egin zen berriketa eta gauza askori buruz hitz egin genuen. Tartean, gezurra badirudi ere, dantzari buruz. Zorionez, dantzarien ghettotik kanpo bizi den jendea etortzen da klaseetara eta ikuspuntu interesgarriak ematen dizkigute.
Erromeriei, plazei eta halakoei buruz ari ginela, esan nien behin lagun musikari batek fandango sentsualak dantzatzen ikasi nahi zuela, noizean behin -gutxitan- ikusten dituelako bikoteak hala dantzatzen. Ikasleetako batek orduan esan zuen fandangoak eta, orokorrean, euskal dantzek ez dutela sentsualtasunik, besteren artean, ez dutelako kontaktu fisikorik. Eta halaxe sortu zen eztabaida.
Euskal dantzak festarako baliagarriak omen dira, baina ez hainbeste ligatzeko eta horretarako egokiagoak dira Karibe inguruko erritmoak. Ziurrenik asko egongo dira horrekin ados. Fandango eta arin-arin estilizatu eta finak ikusten dira nonahi eta telebistan ematen duten –apur txiki- horrek ere halako irudia ematen digu, hau da, bata bestearengandik bi metrora urrats zailak egiten dituzten dantzariak. Horrela zaila da ezer sujerentea lortzea. Baina, era berean, sentsualak al dira ETBko saloi-dantza emanaldi amaigabeak? Hori bada sentsualtasunaren paradigma, ez gabiltza oso ondo.
Nik uste dut norberak egiten duela dantza sentsuala. Edo bikoteak, edo egoerak, edo ... fandango bat izan daiteke pre-larrujotze bat eta merenge bat oso gauza planoa. Eta hori horrela ez bada, euskal dantza (?) kastratu dugun seinale.
Erantzunak
Fandango sensualekin gauza bera gertatzen da. 2 baldintza behar dira: fandangoa dantzatzen jakitea eta sensuala izaten asmatzea.
Erronka zailegia? ez dut uste.
Nork: aritz.2007/11/27 16:56:14.117 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/aritz
Portzierto, Gari, zuzendu lotura.
Animo.
Nork: iturri.2007/11/27 23:00:37.715 GMT+1
Nork: .2008/05/06 07:57:26.173 GMT+2