Santa Kruz eguna ospatu zuten atzo Andoainen urtero legez. Urterokoa ez dena -eta hemendik aurrera hala izatea espero duguna- Urki dantza taldeak egindako ezpata-dantza da. Iñaki Arregi eta Juan Antonio Urbeltz Argia dantza taldeko zuzendariaren eta koreografoaren laguntza izan dute horretarako. Bertan parte hartzeko ohorea izan nuen.
Hogei urte bete ditu Urkik aurten eta haurren talde gisa hasi zenak egindako bide luzea ikusi ahal izan genuen atzo ermita ondoko zubi gainean. Jakina, halako emaitza lortzko beltz egin dute lan Carmen Rodriguezek, Jokin Otamendik, Josema Setienek, Aitor Amutxastegik eta Begoñak (abizenik ez dut gogoan).
Zorionak eta eskerrik asko!
2008/05/04 11:20:23.780 GMT+2
Eskerrik asko Urki
Nork: arrabita.2008/05/04 11:20:23.780 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
"Si tomamos la visita de Fernando VII a Gipuzkoa, desde el 2 al 14 de Junio de 1828 podemos constatar que (...) en Andoain, <<sesenta danzantes de baile de espada uniforme y vistosamente vestidos>>". URBELTZ, Juan Antonio: 1985. "Dantzak" in Euskaldunak-La etnia vasca, Etor, Bilbo.
Ezpata-dantzak tradizio luzea du Andoainen, eta poztekoa da 2008an ere bizirik dagoela jakitea, loalditik iratzarrita.
oier.
Nork: oier.2008/05/05 10:24:36.862 GMT+2
http://www.dantzan.com/blogak/oier
Nork: Urki.2008/05/05 15:49:07.550 GMT+2
Nork: Urki.2008/05/05 15:49:32.053 GMT+2
Gari, milesker zuri ere. Zu besteok bezala, dantza hau berreskuratzen ahaleginak egin dituen beste hondar ale bat zara, eta noski ezin eskertu gabe geratu. Horrela segi benetan, eta aurrekoa errepikatuz, milesker!
Nork: Urkiko beste bat.2008/05/06 11:13:18.266 GMT+2
Milesker guztiei!! benetan polita izan zen eguna. 2008 ko maiatzaren 3 a Andoaingo historian ezpata dantza berreskuratu zuten eguna bezala idatzia geratuko da. Milesker zuri ere Gari gurekin parte hartzeagatik baita gurekin parte hartu zuten guztiei eta Jokini ere ESKERRIK ASKO.
Nork: urkiko dantzari bat.2008/05/06 23:21:08.986 GMT+2
Zer deu!?
Lehenik eta behin esan behar da, ezpata dantza exitu bat izan zala, ta jende askok zoriondu zigula! Ta dantza taldean partez zoriondu nahi ditut Jokin, Gari eta beste asko.
Bo, eongogea.....ta gora urki
Nork: Beste bat.2008/05/12 19:46:13.360 GMT+2