Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/07/18 17:07:00.146 GMT-5

arrabi[t]az martxan

Kaixo!

    Añorgatik agur bat. Garikoitz Otamendi naiz, hogeita sei urteko dantzari añorgatarra. Ekainetik bloga hastekotan nabil, baina ez dut tarte gehigi izan.

   Amerikako Estatu Batuetan, Nevada estatuko Elko herrian egon naiz, NABOk urtero antolatzen duen udalekuan -traste honekin hobe moldatzen ikastean, jarriko ditut argazkiak- eta bihar goizean goiz Frantziara noa hiru egun pasatzera, Gennetines herrira. Zertara eta, dantzara. Europa osoko plazako dantzak irakasten dituzte bost egunez.

   Hoixeba. Arrankatu ezinda, hartu eta lehenbailehen egitea hobe. Blog honetan dantzari buruz ariko naiz, zalantzarik gabe, eta beste askotan dantza izango da beste kontuei buruz aritzeko aitzakia, edo alderantziz. 

   Laster arte, bada 

          gari

  

 

Nork: arrabita.2006/07/18 17:07:00.146 GMT-5
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa Gari,
Ongi etorri! Gustora irakurriko ditugu zure kontuak. Frantziako ibileren berri adibidez (A ze inbidia!)

Nork: aritz.2006/07/19 02:39:52.342 GMT-5
http://www.dantzan.com/blogak/aritz

Aupa Gari! Arrankatu duzu azkenean. Beraz, Gennetines-era zoaz. Le Grnad Bal de l'Europe. Elko-ko kronika zor diguzu oraindik eh! Hala ba, dantza asko ikasi eta ea zer kontatzen diguzun bueltan.
oier.

Nork: oier.2006/07/19 04:52:36.120 GMT-5
http://www.dantzan.com/blogak/oier

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak