Pako Aristi idazlea Euskal Herriko "enfant terrible" bihurtzeko bidean da (dagoeneko ez bada). Baina niri asko gustatzen zait idazten duena. Askotan ikusi dut islatuta bere hitzetan ene buruan katramilaturik zeuden ideiak.
Udan Berrian idazten du "hitzerdi patsetan" izeneko atala. Oso gomendagarria.
Gaur berandu jaiki naiz eta arratsaldean Orbaitzetan izan naiz fanfarrekoekin jotzen. Hartara, gaualderarte ez dut izan tarterik egunkaria patsadaz irakurtzeko. Pako Aristiren atala bilatu dut aurrena eta hau topatu dut.
Berriz ere, hainbatetan neuk pentsatutakoa, ezin hobeki azaldua paper gainean.
2006/08/20 14:26:54.640 GMT-5
Pako Aristi
Nork: aritz.2006/08/20 14:26:54.640 GMT-5
Etiketak:
pakoaristi
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
iep!
herri hau sagar ustelaren teoriaren kontrakoa da;sagar ustela, maiz kanpotik dizdiratsua egon arren, barrutik usteldua egoten da;gure herria atzerritik begira alderantziz dago; barrutik goxoa egon arren, kanpotik( kanpoko ehunaren eraginez) usteldua ageri da. existitzen eztiren, baina imajinatzen dituzun seme alaba hoiek, hezur-haragizkoak bihurtzen diren egunerako sagarra kanpotik ere dizdiratsu egongo al da?...hori denborak erranen du. Ongi segi!!
Nork: julen.2006/08/20 15:13:47.044 GMT-5