Aurreko astean bideo hau zintzilikatu zuten dantzan.com-en. Bertan Vallée d'Ossau-ko (Bèarn) dantza zenbait azaltzen dira eta horien artean, Lou Peyrotou izena duena (1:27 minutuan). Bideoa ikusita, lotuneen beste adibide baterako aukera ikusi nuen.
Dirudienez, Lou Peyrotou dantza horren baitako zati bat da La Matelote izenekoa. Bere doinua, Euskal Herrian dantzatzen dugun Matelota (Kaskarots, Sardinerak...) dantzaren doinu ia bera da (baita Baztango Zurrume-dantzarena ere). Ez doinua bakarrik, urratsak ere oso antzekoak dira, ondoko bideoan ikusten ahal dugunez:
Frantziako Landetan ere topatu dut beste bertsio hau:
Jean-Michel Guilcher-ek bere "La tradition de danse en Béarn et Pays Basque Français" liburuan zera dio "La Matelote"-ri buruz:
"Anciennes <<danses de caractère>>, passées comme tant d'autres des grandes scènes aux petits théâtres, aux casernes, aux sociéés de province, et par leur intermédaire, aux milieux populaires, les matelotes ont été nombreuses dans le Midi el le Sud-Ouest français".
Horrez gain, Guilcher-ek dio doinu hau toki ezberdinetan topatu zuela bere ikerketak egin zituelarik, besteak-beste, Béarn-en, Nafarroa-beherean eta Lapurdin (matelota, sardinière, Jaz hil zerautan senarra...izenen pean), Nafarroan (Tilili-talala, Zurrume-dantza) edo Baigorrin (hartz-dantza).
Baina gorakoko Guilcher-en hitzei erreparatuko diogu une batez. Izan ere, esan bezala, Guilcher-ek dio antzoki handietatik inguru herrikoi-etara pasatutako doinua eta dantza dela "La Matelote". Wikipedian begiratuta (beharrezkoa den zuhurtasunez ulertuko dugu bertan dioena), irakur dezakegu Frantziako marineletan duela bere jatorria dantza honek eta lehendabiziko aldiz Marin Marais-en "Alcione" operan agertu zela doinu hau, 1706. urtean. Honek Guilcher-ek doinuari egokitzen dion jatorri jasoarekin bat eginen luke, behintzat.
Baina, askotan entzun izan dugu, gure Matelota irlandar doinu baten gainean sortutako dantza dela. Doinu herrikoi horrek "The Galway Piper" (Galway-ko gaitaria) du izena:
Doinu horrek Irlandatik Frantziarako bidea egin ote zuen eta hortik Euskal Herrirakoa, edo Frantziatik besteetara hedatu ote zen edo nolako joan etorriak izan ote dituen nik ez dakit eta ez da nire intentzioa horrelako ur sakonetan sartzea. Besterik gabe, topatu ditudan zenbait zantzu agertzea baizik. Akaso zuetakoren batek susmoren bat izanen du eta erantzunetan argi dezake...
Bukatzeko gurea! (Zurrume-dantza)
2010/03/29 22:01:18.852 GMT+2
Lotuneak: The Galway piper - La Matelote - Matelota
Nork: aritz.2010/03/29 22:01:18.852 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...eko Topsy Retweet Button var topsy_style = "small"; var topsy_order = "count,retweet,badge"; var topsy_url = "http://www.dantzan.com/blogak/aritz/lotuneak-the-galway-piper-le-matelotte-matelota"; Add Topsy Retweet Button to your Blog or Web Site.Erreferentzia: Twitter Trackbacks for Lotuneak: The Galway piper - La Matelote - Matelota - Iruñeko ferietan... [dantzan.com] on Topsy.com 2010/04/05 19:53:22.051 GMT+2
Erantzunak
Nork: oier.2010/03/30 10:12:27.601 GMT+2
http://www.dantzan.com/blogak/oier
Beraz, horixe, misterio!
Nork: aritz.2010/03/30 10:47:14.983 GMT+2
http://www.dantzan.com/blogak/aritz
Patxik Facebook-en esan dit "Rakes of Mallow" izena ere baduela doinu horrek.
Exprai-k berriz Twitter-en, doinua "The quiet man" filmean ere agertzen dela, soinu bandan.
Nork: aritz.2010/03/30 14:51:29.490 GMT+2
http://www.dantzan.com/blogak/aritz
Nork: Exprai.2010/05/04 08:48:20.453 GMT+2
twitter.com/exprai
Nork: aritz.2010/05/12 11:25:14.838 GMT+2
http://www.dantzan.com/blogak/aritz
Ze ona!!
Euskal folklorea. "Vamos, de toda la vida!!"
Nork: Patxi M..2010/05/15 00:20:07.707 GMT+2