Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/01/30 10:40:48.828 GMT+1

Jo joareak, baina jo ongi!

Herri guztietan gertatuko da akaso, baina gure herrian ohikoa izan da toki zehatz bateko ohitura hartu, zabaldu eta denboraren poderioz herri guztiaren ikur (nazional) gisa hartzea.

Hori gertatu zen gerra aurreko Durangaldeko "ezpata-dantza" taldeekin, Lizarrako Larrain-dantza edo Lesakako Olentzerorekin orainxeago eta azken urteotan Ituren eta Zubietako joaldunekin.

Euskal Herriko edozein txokotako "Euskal jai" edo gisakoren batean ikusiko ditugu joaldun taldeak, berdin Zuberoan, Tuteran edo Bizkaiko azken puntan.

Gaur dantzan.com-eko hemerotekan elkarrizketa honekin egin dut topo. Peio Santesteban, Zubietako joaldunak haien ohiturarenganako errespetua eskatzen du bertan. Peio-k dio ez diola inor-i joaldun talderik monta dezala galaraziko, baina eskatzen du joaldun izan nahi duenak ikasi dezala ohitura zer den, ezagutu dezala jotzeko modua eta ongi jo ditzala joareak.

Eta niri hitz horiek irakurtzean, dantzariak etorri zaizkit burura.

*Argazkia Cazenave-ri ostua, atrebentzia handiz.

Nork: aritz.2008/01/30 10:40:48.828 GMT+1
Etiketak: harrikadak dantzariak joaldunak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak