Entzutekoa izan zen duela zenbait urte, Iruñeko alde zaharreko peatonalizazioa zela-eta, galtzada-harriak edo harlauzak ("loseta o adoquín" zen garai hartako eztabaida) erabiltzearen aldekoen eta kontrakoen arteko ika-mika. Kontua da azkenean udalak erabaki zuela ordurarte betikotzat jotako galtzada-harriak (adokinak) altsatu eta horien ordez eleganteagoak izanen ziren harlauzez (losetak) ornitzea alde zaharreko kaleak.
Zenbait urte joan ziren Iruñeko adokinak non ote zeuden jakin izan genuen arte: Beasainen, Igartzako multzo monumentalean. Beasaingo udalak antikuario bati erosi omen zizkion (nola heldu ote ziren galtzada-harriak antikuario horrengana, misterio) eta horiekin txukundu zuten Igartzako zati bat.
La Txistorra digitalean Igartzako argazkiak ikusi nituenean, lotura garbi ikusi nuen:
- Lehen Iruñeko dantzariek dantzatzen zuten galtzada-harri horien gainean:

- Orain berriz, Beasaingoek:

Ez da galtzada-harri horiek izan zezaketen paturik txarrena!
Bide batez, Urte berri on denoi!!!!
Erantzunak
Nork: oier.2009/12/31 14:53:45.774 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/oier
kar kar, Txistorra digital horretan piraten itxura hartu digu norbaitek Igartzako dantzarioi, eta eskerrak zuen iritzietan behinik behin "lapurretan" ari ez garenari. Zubia osatzeko, Ataungo elizako harlauzak ere berrerabili omen genituen. Behar bada, urte batzuk barru, espoliatzailetzat joko gaituzte eta erlikia guzti horiek itzultzeko eskatuko diguzue. Espero dezagun arduradunek fakturak ongi gordeak izatea...
Bere garaian, BERRIAk ere eman zuen afera honen berri: Iruñetik Beasainera
Nork: mikel.2010/01/05 11:56:51.885 GMT+1