- Gaur-gaurkoz dantzari ez zaio garrantzirik ematen instituzioetatik. Nafarroako adibidea jarri zuen Joxemielek: Nafarroako dantza talde guztiek huelga eginen balute haien egoera salatzeko adibidez, zeozer gertatuko ote litzateke? erantzunik izanen ote litzateke erakundeen aldetik? Ez dirudi. Baina aldiz, Otsagabian adibidez, danzanteek dantzatzeari utziko baliote? Herriak faltan botako lituzke dantza horiek. Hor dugu lan-ildoa. Dantza prestijiatu behar dugu.
- Beste adibide bat jarri zuen Joxemielek: Nafarroako Gobernuak Tuterako dantza taldea hautatu du Yamaguchi-rako bidaian nafar kulturaren ordezkari izan dadin. Hori Joxemielendako iraina da (haien webgunea irakurtzea besterik ez dago). Baina dantzaren munduko inor ez da kexatu horretarako pisuzko argudioak dauden arren.
Ba hoixe, zuen txanda!
Erantzunak
Nork: Irune.2006/12/02 19:45:00.545 GMT+1
Ni askotan irtenbide orokorretan pentsatu izan dut, baina agian bidea bakarka egin beharra dago, tokian-tokiko erantzunak emanez tokian-tokiko egoerei.
Joxemielek beste gauza garrantzitsua esan zuen: hitzegin beharra dagoela. Dantzarion artean izugarrizko komunikazio falta dagoela (inbidiak, rollo txarrak, dantzaren ikuspegi ezberdinak tarteko), eta arazo horien gainetik dantzarion funtzioa zehazten saiatu beharko genukeela, dantzaren erreformatzaile berriak izan gaitezen.
Nork: aritz.2006/12/05 10:48:08.790 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/aritz