Argazki honetan ere agertzen da (ezkerretik hasita hirugarrena):

Andoni osaba udal txistularia izan zen. Mitxel osaba gaiteroa. Asiako erreginaren (nire goiko logoan agertzen denaren, alegia, nik orain dantzatzen dudan erreginaren) dantzei urtetan musika jarri izan zien. Mirentxu eta Txaro izebak udal dantza taldeko fanfarrean (Xut fanfarre famatuan) biolinjole izan ziren (las Ibañez).
Hortik, eta batez ere, gurasoek finkarazi zidaten zaletasunetik datorkit dantzarako eta musikarako gogoa. Eta zinez eskertzen diet denei zaletasun hori piztu izana!
Gero, askok ez dute ulertzen zergatik gauden harro, dantzari izateaz gain, Iruñeko udal-dantzari izateaz, dauzkagun mandatariak izanda ere. Izan ere, San Ferminetako prozesioetan haiekin batera ateratzen gara. Baina niri kasu honetan politikak ez dit axola, niretzat udal-dantzari izatea familia giroko zerbait da, eta hori baino, norberaren sentimenduak baino lotura handiagorik ez dago.
Osabaren argazkia topatu ondoren jabetu nintzen Nafarroako txuntxuneroek badutela argazki bilduma ederra flickr-en. Denboran atzera egitea eragin dit eta zoragarria izan da! Hor topatua da argazki hau ere:

Nondik gatozen gogoratzea ezinbestekoa da, baina,... nola pasatzen den denbora, alajaina!!!!!
Erantzunak
iep!
famili musikaria orduan? bueno behintzat badakizu nondik datorkizun zaletasuna...ni familiko bertsozale eta bertsolari bakarra naiz ta auniztan galdetu diot nere buruari aurretik inor izan gabe nola sortu zaiten afizioa.
ei! ta txuntxuneroak aipatu duzula...beran hemengo txistulari taldeak herriko bestatako "uniforme" bezala, kamiseta bat ateria dute "berako ttunttuneroak" izenarekin, ta...duda bat: ttunttunero zer da txistulari errateko modu zaharra?...belarrira ematen duen bezala "danbolin jole" ematen du "txistulari" baino ("ttun ttun" soinua danbolinak egiten baitu..)
ala! gaur nahiko txapa sartu dizut ta...ongi segii!!!
Nork: Julen.2008/11/01 12:26:42.694 GMT+1
www.blogari.net/julen
Segi ongi Julen!
Nork: aritz.2008/11/01 19:12:18.665 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/aritz
Nork: jaione.2008/11/25 19:45:04.390 GMT+1
Nork: aritz.2008/11/27 14:57:19.210 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/aritz