Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/03/24 12:52:05.141 GMT+1

Lotuneak: Ferreries-eko jaleoa eta Cortes-eko jota

Aspaldiko asmoa nuen han eta hemen topatutako zenbait euskal doinuen eta atzerriko beste zenbaitzuen arteko antzekotasunak erakustea.

Izan da gai hau lehenago landu duenik (Jose Luis Ansorenaren artikuloa irakurrita hasi nintzen halakoen bila),  nik landuko dudana baino askoz sakonago, gainera. Ez da nire asmoa oso zorrotza izatea, topatu ditudan adibide batzuk erakustea baizik. Astia dudanean saiatuko naiz gorderik ditudanak hona ekartzen.

Lehenengoa akaso ez da esanguratsu-esanguratsua baina antzekotasuna bistakoa (entzumenekoa?) da. Menorcako jaleo izeneko festetan erabiltzen den 3/4ko konpaseko doinu baten eta Nafarroako Cortes herrian dantzatzen duten jota-ren arteko konparaketa egiteko proposamena da hau.

Ferreries-eko jaleoa
Menorca-ko zenbait herrietako festetan ohikoa da zaldia protagonista duen ekitaldia ospatzea: jaleoa. Herriko plazan sartzen doaz hainbat zaldun (caixers) eta pilatutako jendearen artean haien zaldi-gaineko abildadeak erakusten dituzte, zaldiak jauziaraziz, jota erritmoko doinu baten arrimuan. Ferreries izeneko herrian doinu hau erabiltzen ohi dute:



Hau da berriz, Cortes-eko Dance-aren baitan zortzi dantzariek egiten duten jotaren doinua:



Nire belarriak engainatzen ez banau, esanen nuke Ferreries-eko jaleoaren lehen esaldiak Cortes-eko jotaren hirugarren esaldiarekin bat egiten duela garbi samar (Youtubeko bideoaren 17. segunduan hasten denarekin alegia). Alderantziz, Jaleoaren hirugarren esaldiak (43. segunduan hasten denak) jotaren lehen esaldiarekin antzekotasun dezentekoa du, nire ustez.

Zer diote zuen belarriek?

 

Nork: aritz.2010/03/24 12:52:05.141 GMT+1
Etiketak: jaleo lotuneak ferreries jota cortes | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Gai polita benetan. Serie luze bat egiteko modukoa. Urbeltzek makina bat horrelako eman izan ditu bere lanetan, eta Quijerak kontra-dantzen inguruan idatzitako lana ere izugarri oparoa da horrelakoetan. Mereziko luke paperean dauden horietako batzuk bideo eta audio bidez aurrez aurre jartzea.

Nork: oier.2010/03/24 16:37:37.998 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/oier

Baditut hainbat pilatuak. Saiatuko naiz denborarekin zuk aipatzen dituzunak ere bilatzen.

Nork: aritz.2010/03/24 16:41:39.123 GMT+1

Hola, Aritz. Interesgarria iruditzen zait zure ideia ("han eta hemen topatutako zenbait euskal doinuen eta atzerriko beste zenbaitzuen arteko antzekotasunak erakustea"). Oso didaktikoa. Eta Oierrena ere bai. Dantzetan ere izango genuke adibiderik.

Zure gaurko adibidearen gainean, nire belarriek ere berdina diote. Hori bai: biak ere jotak izanda... Tira... Bi joten artean pasarte antzekoak edo berdinak topatzea, ez zait arraroa egiten, urrutikoak izanda ere. Jotez josita daukagu Iberiar penintsula osoa, zopa bereko katilukadak. Halere, kuriosoa eta interesgarria. Eskerrik asko.

Nork: Patxi M..2010/03/26 02:14:15.620 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak