Jaietako protagonista garrantzitsuenetakoak dira erraldoi eta buruhandiak. Normalean aste santua bukatuta hasten dituzte entseguak. Astero-astero 2 entsegu, astearte eta larunbatetan, koreografiak gogoratu eta biribiltzeko. Aurten oraindik ez dira entseatzen hasi, ordea. Iruñeko udalak industria-nabea agindu zien Landabengo poligonoan, baina nabea beste zer edo zertarako behar zutela-eta azkenean, momentuz, entsegurik ez.Gauzak ongi, hauteskundeak pasata hasiko dira entseatzen (San Fermin-etarako hilabete eskasaren faltan izanen gara orduan). 4 aste x 2 entsegu astean = 8 entsegu San Fermin goizetan izaten den ikuskizunik jendetsuena prestatzeko. Ez da normala.

Egoera antzekoa edo larriagoa akaso dute alde zaharreko erraldoien konpartsakoek. Ensaiatzeko toki falta gutxi balitz, erraldoiak gordetzeko lokal duinik ere ez baitute. Iruñeko udalari behin eta berriz eskatu diote erraldoiak gorde ahal izateko toki bat, baina kasu honetan ere kasurik ez.
Informazio gehiago hemen.
Erantzunak
Nork: vero.2007/05/10 15:28:12.190 GMT+2
Nork: Erraldoiak.2007/12/08 20:35:59.339 GMT+1
Nork: Erraldoiak.2007/12/08 20:36:58.591 GMT+1
Nork: aritz.2007/12/10 17:50:27.391 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/aritz