Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/09/08 21:03:17.357 GMT+2

Esan nahi eta esan ahal izan ez ditudanak

Gaur nire dantzari ibilbidean bizitako egunik berezi eta hunkigarrienetakoa bizi izan dut. Kezka dantza taldeak gonbidatuta, Arrate eguneko protokolo zoragarrian parte hartu eta dantzatzeko ohorea izan dut eta haien dantzari kofradiako kide egin naute. Bazkalburuan, eskerrak emateko garaian egindako spitxean, hunkituta eta jokoz kanpo, ez ditut erabili nahi nituen hitzak bilatu nire buruko zakuan. Zangoak mingaina baino hobekixeago erabiltzen ote ditudan...

Testutxo honen bitartez barruan geratu zaidan arantza ia ateratzerik dudan.

Arrateko egunez Eibar-en dantzatzea oparia izan da niretzat, dantzan egin izan dizkidatenen politenetakoa, politena izan ez bada. Lehenago ere pentsatu izan dut ze berezia beharko lukeen Arraten dantzatzea. Kezka taldekoen gonbitea jaso nuenean sekulako "subidoia" izan nuen. Mimo eta gogo izugarriz prestatu ditut gaur dantzatu beharreko dantzak, Eibartarrei oparia ahalik eta modu duinenean itzultzeko intentzioz.

Oparia bai baina erantzunkizuna ere izan da gaur dantzan aritzea, izan ere, hiru dantzari bikainen parean jardutea egokitu baitzait: Gari Otamendi, Mikel Legorburu eta Egoitz Krutxaga izan ditut dantza-lagun. Ohorea eta plazerra izan da haiekin plaza (zelaixa) partekatzea. Are ohore eta plazer handiagoa, jakinda aurreko urteetan zeintzuk izan diren dantzari gonbidatuak. Izen horien ondoan nirea ikusteak bertigo pixka bate ere ematen dit.

Eskerrak beraz, Kezka dantza talde guztiari "etxeko" egiteagatik eta horren harrera beroa egiteagatik. Eskerrak bereziki Oier-i, ez gonbidapenagatik soilik, azken urte hauetan emandako laguntza eta erakutsitako guztiarengatik ere bai. Enrike-ri gaur esandakoak lagun batek baino ezin baititu idatzi. Negar eginarazi ez dit ba! Arantzari kanpoan etxean bezala hartu eta egunean zehar horrenbesteko mimoarekin tratatzeagatik. Aneri ere bai!

Eskerrak denei!

Iruñean, gutxi barru halako antzeko abentura jarriko dugu martxan aurki. Eibarko Arrate egunak hunkitu nauen erdia hunkitzen baditugu iruindarrak, ez dugu gauza makala eginen!

Nork: aritz.2009/09/08 21:03:17.357 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Pozten naiz gustora izan zinela irakurtzeaz. Gu ere zoratzen horrelako gonbidatuekin, zuek dantzan ikusten gozatzen eta dantza egiten ere bai. Ea domina askotan erabiltzeko aukera duzun! Iruñean elkartuko gara berriz!

Nork: oier.2009/09/09 16:49:11.945 GMT+2
http://www.dantzan.com/blogak/oier

Beste baten ere esango dute KEZKAK goimailako espektakuloak egiten dituztela Arraten kanpoko fitxaje hoiek lortuz!

ZORIONAK!

Nork: iñaki.2009/09/14 14:25:53.050 GMT+2

Iñaki: Arratekoa goi-mailako espektakuloa da fitxaketen beharrik gabe ere. Baina eskerrak "kanpotarrak" gonbidatzen dituzten, egun eder horretaz disfrutatzeko aukera izan baitut modu horretan.

Oier: Saiatuko naiz domina ahal dudan guztietan erabiltzen. Momentuz, aktoreek oskarra bezala, etxeko toki nabarmen batean jarri dut.

Mila esker!

Nork: aritz.2009/09/14 14:35:59.801 GMT+2
http://www.dantzan.com/blogak/aritz

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak