Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/11/11 21:55:30.459 GMT+1

Erraldoi erraldoiak

Izugarria da Iruñeko erraldoi eta kilikien iruindarrengan duten eragina. 1860. urtean egin zituen Tadeo Amorena arizkundarrak, egun hain ezagunak diren figurak. Beraz, 150 urte beteko dituzte erraldoiek aurki. Horrek esan nahi du iruindarrik zaharrenak ere jaso duela kilikien puxikakadarik eta ikusi dituela erraldoiak dantzan alde zaharreko karriketan.

Umeek beldurrez begiratzen diete, nerabeek aupari. Helduek gaztaroko oroitzapenek dakarten goxotasunarekin. Denek mirespenez.

Normalean, San Ferminetan, San Fermin txikitan eta San Saturnino egunean besterik ez dira haien logela ilunetik ateratzen, dantzara. Jendea beti haien esperoan dago, eta ateratzen diren aldioro ehunka lagun biltzen da inguruan. Askotan zaila egiten da pausoari jarraitzea, umeen gurditxo batekin tupust egin duzulako, bilobarekin doan aitona bidean gurutzatu zaizulako, argazkilariak argazkirik onena atera nahi duelako zure gonapean,...

Noizean behin, udalak ospe handiko bestelako ekitaldietan ere ateratzen ditu kalera.

Asteburu honetan autobus geltoki berria zabaldu dute Iruñean eta konpartsa izan da ekitaldietako protagonista. Erabaki populista samarra udalarena, inaugurazioa eta konpartsaren arrakasta lotuz, baina ezin ukatu beti dela gozatua erraldoiak dantzan ikustea, eta are gehiago erraldoiak dantzaraztea.

Larunbatean 10 mila lagun bildu ziren erraldoiak dantzan ikustera Iruñeko gotorleku ingurura.

Ez dut ezagutzen horrenbesteko ikuslerik duen dantza emanaldirik.

*Argazkia: Diario de Noticias

Nork: aritz.2007/11/11 21:55:30.459 GMT+1
Etiketak: erraldoiak dantza iruñea | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

10.000 lagun! Ba bai predikamendua dutela erraldoiek Iruñean.

Nork: oier.2007/11/12 08:34:30.495 GMT+1
http:/www.dantzan.com/blogak/oier

Egia da Erraldoeik Iruindarrengan sortarazten duten sentimendua berezia dela. Pena ematen dit jotzera joan ez izana, baina tira, denborak erranen du zer egiten dudan hemendik aurrera.

Aupa Iruñeko erraldoi eta kilikien konpartsa!! Besarkada handi bat guztieri nire partez ikusten dituzunean Aritz.

Ongi izan. Aio

Nork: Leire Leza.2007/11/12 16:42:01.654 GMT+1

Mila esker bioi erantzuna uztearren.

Predikamendu handia dute, bai, Oier. Handiegia akaso. Aurrekoan, beste erraldoein dantzari batekin hizketan (eta entzierroaren inguruan esaten den gisan) arrakasta izanen dela erraldoien heriotza aipatu genuen erdi brometan.

Duela 50 urteko argazkietan giganteak ia bakar bakarrik ikusten dira alde zaharrean paseoan, orain ezin ibiliz (dantzatuz) aritzen gara.

Aitak esaten du antzinako zibilizazioen "totem"en gisakoak direla iruindarrondako, guztiok, punta batekoak zein bestekoak, gure sinbolotzat ditugun irudiak.

Nork: aritz.2007/11/16 09:46:08.364 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/aritz

Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoien konpartsako webgunea:

http://erraldoiak.googlepages.com/

Nork: Erraldoiak.2007/12/08 20:44:11.913 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak