Iruindarrok urtean askotan jotzen dugu San Ferminak gogoratzen dizkiguten topikoetara (ni behintzat bai): Zapiak kajoitik atera eta ongi lisatuta utzi, La Pamplonesaren diskoa ipini eta Dianetako giroa buruz berpiztu, Youtuben txupinazoaren irudiak behin eta berriz ikusi...
Aste honetan, Iruñeko peñek iaz atera zuten diskoa entzuten aritu naiz eta La Única peñaren ereserkian fijatu naiz. Agian ez duzue jakinen baina entzierroaren aurretik abesten den kanta famatu hori (A San Fermín pedimos...) La Única-ren ereserkiaren puska bat da.
Iaz ateratako diskoan ereserkiaren zati bat euskaratu zuten, entzierroan abesten den puska hain zuzen ere, eta horregatik nire gaurko testu hau. Proposamena (xumea, inork gutxik irakurriko baitu testu hau): Entzierroaren aurretik 3tan abesten da kopla hori eta 3 aldi horietako bakoitzean bitan errepikatzen da. Ba bigarren errepikapena euskeraz izan dadila. Hauxe da testua:
Entzun adi San Fermin,
Zu zaitugu patroi,
Zuzendu gure urratsak,
Entzierro hontan otoi!
Erantzunak
Nork: oskia.2008/06/14 11:31:16.365 GMT+2
eta yolandak ze iritzi dio hontaz?...niri benpin ideia ona iruditzen zait eta itzulpena ere bikaina. zaila baita itzulpen bat ongi egitea eta are zailagoa errimatu eta hitzak neurtu behar direnean....probatua nago hortatik ta esperientziz diot
ala, ongi pasa sanferminak ta poliki ibili!!! ni 8an agertuko naiz, egun hortan baitugu saioa, takoneran 13:00tan (propaganda ta guzi!jeje!)
GORA SAN FERMIN!
Nork: julen.2008/06/28 23:54:24.790 GMT+2
www.blogari.net/julen