10 egun falta dira 2009ko San Ferminak has daitezen (zehazki 10 egun 56 minutu eta 18 segundu...)(Ia) urtero bezala, programa ofizialean dantzarekin harremana duten ekitaldiak idatziko ditut bertan:
Uztailak 6
- 13.30 Dantza emanaldia: Amaiur, Ardantzeta, Duguna, Harizti, Iruña Taldea, Larratz, Mikelats, Muthiko Alaiak, Oberena, Ortzadar eta Txori Zuri dantza taldeen emanaldia (Jaurrietako neska dantza - Luzaideko dantzak. Larraindantza) - Foruen enparantzan*.
Uztailak 7
- 10.00 San Fermín-en ohorezko prozesioa: Prozesioaren ostean Iruñeko udal dantzariek emanaldia izanen dute udal plazan.
- 00:00 Euskal Musika: Patxi eta konpainia (Takoneran)
Uztailak 9
- 13:00 Euskal musika: Dultzaineroak (Takoneran)
Uztailak 11
- 13:00 Euskal musika: Trikitilariak (Takoneran)
Uztaila 13
- 13:00 Euskal musika: albokariak (Takoneran)
Uztailak 14
- 10.45 Zortziurrena. Prozesioaren ostean Iruñeko
udal dantzariek emanaldia izanen dute udal plazan.
- 13:30 Euskal musika: txistulariak (Takoneran)
- 14.00 Erraldoi eta kilien konpartsari agurra. Autobus geltokian.
- 09.30 Erraldoi eta kilikiak. Autobus geltokitik.
- 21.00 Bertako
musika. Gazteluko plaza. Dantzaldia Udal txistulari eta gaitariekin.
Hauez gain, noski, egitarau ofizialetik kanpo, hainbat dantza taldek eta elkartek
antolatuko dituzten ekitaldiak.
*Festival folkloriko deitzen jarraitzen diote ekitaldi honi. Dantza tradizionalen jaialdia eta Iruñerriko dantza taldeen emanaldia jarriko nioke nik. Bestela Lola Flores datorkit burura.
Erantzunak
Nork: patxi laborda.2009/06/26 11:51:33.533 GMT+2