Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/07/16 12:36:29.593 GMT-5

Bukatu dira

Kitto! Bukatu dira eta ez dut soberako penarik. Datozen urtean berriz ere San Ferminak egon daitezen aurtengoak bukatzea ezinbestekoa zen eta.

Pena bakarra hartu dut. Giganteak gehiago ezin dantzatzea. Hasieran beldurrez sartu nintzen Asiako erreginaren gonazpira (hau errespetu falta!), baina azkenerako gustua hartu diot (mmmm!). San Fermin txikiak heltzeko irrikitan naiz.



Uste dut dantzari gehienoi pasatzen zaigula. Dantzan denbora asko daramagunean nolabaiteko asperdura heltzen zaigu. Niri behin bakarrik pasa zait. Izan ere, ikasi nuen erronka pertsonalak ezinbestekoak direla dantzaren errutinari aurre egiteko. Dantzan egiteaz pixka bat aspertuta dagoenari aldaketatxo bat gomendatuko nioke, asperduraren ihes-bide gisa. Niretzat erraldoiak dantzatzea momentu honetako erronketako bat.

Beste dantza talde bat, beste dantza mota bat,... Agian horrela lortuko genuke dantzariak hain goiz ez "erretzea". Nire inguruan behintzat dantzariek dantzari izatea lortu dutenean uzten diote dantzari, paradoxkoki (30 urteren bueltan, edo lehenago). Ordurarte dantzari izateko ikasten ari garela iruditzen zait.

Hartara, probatu gauza ezberdinak, eta ez erre.

Nork: aritz.2006/07/16 12:36:29.593 GMT-5
Etiketak: erraldoiak san_fermin | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak