Hortik finanziatzen dira dantza talde gehienak, omen. Dantzan.com-eko foroan irakurri ahal izan dugu Aritz Salamanca, gipuzkoar erako aurreskulari txapeldunari egindako elkarrizketa batean, tristea dela, baina hala dela, dantza taldeek hortik ateratzen dutela aurrera jarraitzeko aurrekontuaren zati garrantzitsuena. Erakundeen laguntza urria dela salatzen du elkarrizketan bertan Salmanca-k.
Konplikatua iruditzen zait afera. Alde batetik, teorian, erdeingarri begitantzen zait ezkontzak izatea dantza taldeen bizirauteko modua. Prostituzio moduko bat, ia. Argi dago, gehienetan ez dagoela beste irtenbiderik, emanaldiek ez dutelako ematen Euskal Herriko dantza talde ereduaren egiturak eskatzen duen diru kopurua.Baina erakundeekin, neurri handi batean, gauza bera gertatzen da. Haiek jarritako baldintzetara egokitu behar, bestela jai! Hori ere prostituzio modua izan daiteke. Kasu honetan, gutxienez, dantzatzearen truke izaten dira diru-laguntzak. Dantzaren duintasunari erreparatu beharko genioke.
Ezkontzak? Erakundeak?
Erantzunak
iepa!
nik ere irakurri nuen elkarrizketa hori eta txokatu zidan dantzarien dirusarrera garrantzitsuna ezkontzak izatea.pentsatu nuen: "nik ere hasi beharko dut ezkontzetarako eskatzen dizkidaten bertsoak kobratzen"!
Bertzalde, zein ezta prostituitzen kultur mundu hontan? bertsolariok ere azkenean herriak, antolatzaileak, giroak...eskatzen duen hura egitera edo ematera behartuak gaude. batzutan gozatzen da eta bertze auniztan marroi bat bihurtzen da, baina hala da, eta dantzan ere hala izanen delakoan nago. batzutan lagun kuttun bati dantzatu beharko diozu, ta gustora gainera...eta bertze batzuetan Barcinari dantzatu beharko diozu, gogo txarrez, baina dantzatu beharko!
ongi segi!
Nork: julen.2007/06/07 08:18:39.213 GMT-4
www.blogari.net/julen
Pozten naiz zu hemendik ikusteaz, Julen!!!!
Nork: aritz.2007/06/08 07:18:41.417 GMT-4
http://www.dantzan.com/blogak/aritz