Lixto! Amaitu dira San Ferminak eta aparkatuta utzi dugu arropa zuri-gorria heldu den urterarte.Deskantsatzeko ordua ere heldu da (gutxi, momentuz), izan ere San Ferminek iraun duten 9 egunetan dantzan ibili baikara batean zein bestean.
Uztailaren 6an, eguerdian, taldekoekin foruen plazan eta arratsaldean erraldoiekin. Uztailaren 7an prozesioan dantza taldearekin, 8tik 13ra erraldoiekin jira eta buelta eta uztailaren 14ean berriz dantzariekin zortziurrenean eta erraldoiekin despedidan.
Aurreko batean ere aipatu nuen arren ikustekoa da erraldoi eta kilikiek duten predikamendua. Ikusi goiko argazkia bestela. Horrenbeste jende inguruan zaila da dantzatzea, gurditxoen erruz batez ere, baina ezin kexatu, zertaz inoiz dantza egin al dugu horrenbeste jenderen aitzinean? Zenbait argazki zaharretan ez dago ia inor erraldoien inguruan. Ikertu beharreko kontua, zinez, azken urte hauetako "boom"arena.
Azkenean ere ikusi ahal izan dugu ensaiatzeko izanen dugun lokal berria. Izugarri handia, dutxa eta guzti, kiliki, buruhandi eta zaldikoendako gela bana, tailerrak, bestelako gelak, eta ensaiatzeko izugarrizko tokia. Berandu dator, baina heldu denez, ongi etorri!
Erantzunak
Nork: oier.2008/07/15 22:36:08.697 GMT+2
http:/www.dantzan.com/blogak/oier
Nork: aritz.2008/07/16 00:50:22.007 GMT+2
http://www.dantzan.com/blogak/aritz