2008/06/11 14:46:52.043 GMT+2
Honek ez du dantzarekin inolako zerikusirik, baina tira, momentuz hau plazaratzeko okurritu zaidan lehenengo tokia da eta momentuz halaxe eginen dut.
Iruindarrok urtean askotan jotzen dugu San Ferminak gogoratzen dizkiguten topikoetara (ni behintzat bai): Zapiak kajoitik atera eta ongi lisatuta utzi, La Pamplonesaren diskoa ipini eta Dianetako giroa buruz berpiztu, Youtuben txupinazoaren irudiak behin eta berriz ikusi...
Aste honetan,
Iruñeko peñek iaz atera zuten
diskoa entzuten aritu naiz eta
La Única peñaren ereserkian fijatu naiz. Agian ez duzue jakinen baina entzierroaren aurretik abesten den kanta famatu hori (A San Fermín pedimos...) La Única-ren ereserkiaren puska bat da.
Iaz ateratako diskoan ereserkiaren zati bat euskaratu zuten, entzierroan abesten den puska hain zuzen ere, eta horregatik nire gaurko testu hau. Proposamena (xumea, inork gutxik irakurriko baitu testu hau): Entzierroaren aurretik 3tan abesten da kopla hori eta 3 aldi horietako bakoitzean bitan errepikatzen da. Ba bigarren errepikapena euskeraz izan dadila. Hauxe da testua:
Entzun adi San Fermin,
Zu zaitugu patroi,
Zuzendu gure urratsak,
Entzierro hontan otoi!
Nork: aritz.2008/06/11 14:46:52.043 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/01 18:28:15.832 GMT+2
Iragan udaberrian, Nafarroako Gobernuaren kultura sailetik deia jaso genuen: 2008an Zaragozan egitekoa zen
Expo unibertsalean gure taldearen parte hartzea eskatu ziguten. Nafarroari eskainitako egun bat ospatuko zuten ekainean eta hemengo dantza taldeen ordezkari gisa nahi zuten
Duguna dantza taldea, besteak beste. Halako ikuskizun bat presta genezan nahi omen zuten.
Telefonoa eskegita 2 sentsazio izan genituen. Alde batetik poza, egindako lanaren nolabaiteko aitorpena izan zitekeelakoan, baina bestetik, mesfidantza pixka bat ere bai, gure erakundeetako zenbait kudeatzaile nolakoak diren ezagututa edozein gauza espero baigenezakeen. Edozein kasutan, baiezkoa-edo eman genien, kontuak argitzen joanen ziren esperantzaz.
Urtea joan da eta datak estutzen zihoazela ikusirik gonbitea egin zigutenekin harremanetan jarri ginen aurreko astean. Eta hara non esaten diguten Nafarroako Gobernuko goi instantziek betoa jarri digutela (programa goitik behera aldatu dute, beste batzuk ere baztertuz), abertzaleegi-edo ote garen. Zein eta gure taldea, beste batzuendako munduko heretiko handiena, hain zuzen justu kontrakoarengatik, omen.
Gure ordez, Tuterako udal dantza taldea eramanen omen dute. Talde horren zuzendaria UPNko zinegotzia da Tuteran.
Gogaituta nago kanpokoen aurriritzi petralekin. Utziko al digute lasai dantzan egiten?
Nork: aritz.2008/04/01 18:28:15.832 GMT+2
Etiketak:
zaragoza
dantza
nafarroako-gobernua
betoa
duguna
expo
emanaldiak
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
2008/02/22 09:46:02.887 GMT+1
80-90. hamarkaden arteko zubian izanen zen. Nik 9-10 urte izanen nituen eta artean, Iruñeko udal ikastolako eskolaz kanpoko jardueretan ematen nituen nire lehen dantza pausoak (7 urterekin hasi nintzen).
San Fermin-en aurreko peñen egunaren ospakizunen artean gurasoei batek deitu zien arreta. Iruñeko Labrit pilotalekuan
Argia dantza taldearen ikuskizuna:
Zortziko. Eta hura ikustera joan ginen. Modu ikusgarrian hasten zen ikuskizuna. Suzko herensuge batek argitzen zuen ilunpetan zegoen agertokia. Ni haurra nintzen eta horrek inpresionatu ninduen gehien.
Hura izan zen Argia dantza taldearekin izandako lehen harremana.
Ondotik, gehiago heldu dira. Gure taldearen eginkizunak bideratzeko ardura egokitu zitzaidalarik, erreferentzia bila hasi behar, eta Argia iruditu zitzaidan gauzak ongi egin zitezkeenaren eredu. Haien emanaldien bideoak erabili izan ditut gure dantzariak xaxatu eta motibatzeko.
Ondoren, Auritz-eko ingurutxoaren aurkezpena egitera gonbidatu gintuztenean,
Juan Antonio Urbeltz ezagutu genuen eta berarekin ikasi genuen ingurutxoa. Irradaka ikasi genuen gero, Goenan,
Marian Arregi-rekin. Geroago Gipuzkoako eta Zuberoako dantzen ikastaroak,
Iñaki Arregi,
Jexux Larrea eta
Fernando Aristizabal-ekin.
2006an ikusi nuen bigarren aldiz zuzenean Argia dantza taldea dantzan (pekataria ni!).
Kezka dantza taldeko
Ane Sarasketa gurekin ensaiatzen hasi zen eta bera izan zen gerora lotura lanak egin zituena, besteak-beste (ohorezko bazkide izendatuko zaitugu, Ane!). Emanaldi hura Sestaon izan zen, eman zuten azken
Pas de Basque. Inbidiaz, Almute-dantza eta enparauak ikusten gozatu nuen.
Igandean, Arriagan, Sestaon inbidiaz begiratzen nituen haiekin dantzatzeko plazerra izanen dut:
Gari,
Jokin,
Mikel,
Josu,
Unai,
Jon,
eta enparauak. Gainera besoak zabalik hartu gaituzte. Dantzari horiekin dantzatzea, haiengandik ikastea, ikuskizunaren sortze prozesuan parte hartzea, oparia izan da niretzat. Eta opariak eskertu behar dira, beraz,...
Mila esker denoi opari eder honengatik!!!
Nork: aritz.2008/02/22 09:46:02.887 GMT+1
Etiketak:
axeri-boda
urbeltz
argia
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
2008/01/30 10:40:48.828 GMT+1

Herri guztietan gertatuko da akaso, baina gure herrian ohikoa izan da toki zehatz bateko ohitura hartu, zabaldu eta denboraren poderioz herri guztiaren ikur (nazional) gisa hartzea.
Hori gertatu zen gerra aurreko Durangaldeko "ezpata-dantza" taldeekin, Lizarrako Larrain-dantza edo Lesakako Olentzerorekin orainxeago eta azken urteotan Ituren eta Zubietako joaldunekin.
Euskal Herriko edozein txokotako "Euskal jai" edo gisakoren batean ikusiko ditugu joaldun taldeak, berdin Zuberoan, Tuteran edo Bizkaiko azken puntan.
Gaur dantzan.com-eko hemerotekan
elkarrizketa honekin egin dut topo. Peio Santesteban, Zubietako joaldunak haien ohiturarenganako errespetua eskatzen du bertan. Peio-k dio ez diola inor-i joaldun talderik monta dezala galaraziko, baina eskatzen du joaldun izan nahi duenak ikasi dezala ohitura zer den, ezagutu dezala jotzeko modua eta ongi jo ditzala joareak.
Eta niri hitz horiek irakurtzean, dantzariak etorri zaizkit burura.
*Argazkia
Cazenave-ri ostua, atrebentzia handiz.
Nork: aritz.2008/01/30 10:40:48.828 GMT+1
Etiketak:
harrikadak
dantzariak
joaldunak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/11 21:55:30.459 GMT+1
Izugarria da Iruñeko erraldoi eta kilikien iruindarrengan duten eragina. 1860. urtean egin zituen Tadeo Amorena arizkundarrak, egun hain ezagunak diren figurak. Beraz, 150 urte beteko dituzte erraldoiek aurki. Horrek esan nahi du iruindarrik zaharrenak ere jaso duela
kilikien puxikakadarik eta ikusi dituela
erraldoiak dantzan alde zaharreko karriketan.
Umeek beldurrez begiratzen diete, nerabeek aupari. Helduek gaztaroko oroitzapenek dakarten goxotasunarekin. Denek mirespenez.

Normalean, San Ferminetan, San Fermin txikitan eta San Saturnino
egunean besterik ez dira haien logela ilunetik ateratzen, dantzara. Jendea beti haien esperoan dago, eta ateratzen diren aldioro ehunka lagun biltzen da inguruan. Askotan zaila egiten da pausoari jarraitzea, umeen gurditxo batekin tupust egin duzulako, bilobarekin doan aitona bidean gurutzatu zaizulako, argazkilariak argazkirik onena atera nahi duelako zure gonapean,...
Noizean behin, udalak ospe handiko bestelako ekitaldietan ere ateratzen ditu kalera.
Asteburu honetan autobus geltoki berria zabaldu dute Iruñean eta konpartsa izan da ekitaldietako protagonista. Erabaki populista samarra udalarena, inaugurazioa eta konpartsaren arrakasta lotuz, baina ezin ukatu beti dela gozatua erraldoiak dantzan ikustea, eta are gehiago erraldoiak dantzaraztea.
Larunbatean
10 mila lagun bildu ziren erraldoiak dantzan ikustera Iruñeko gotorleku ingurura.
Ez dut ezagutzen horrenbesteko ikuslerik duen dantza emanaldirik.
*Argazkia:
Diario de Noticias
Nork: aritz.2007/11/11 21:55:30.459 GMT+1
Etiketak:
erraldoiak
dantza
iruñea
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
2007/06/21 07:12:44.010 GMT-4

Badatoz San
Fermin-ak, Iruñeko feriak,... eta horiekin dantza eta kanta!
Hona hemen 2007ko San Ferminetako programan dantzarekin zerikusia duten
ekitaldien zerrenda:
13.30 Dantza
emanaldia. Foruen plazan. Amaiur, Ardantzeta, Duguna, Harizti, Iruña
Taldea, Larratz, Mikelats, Muthiko Alaiak, Oberena, Ortzadar eta Txori Zuri
dantza taldeen emanaldia (Monteagudoko makila-dantzak, Ballestas eta Tuterako
jota. Larraindantza).
10.00 San
Fermín-en ohorezko prozesioa. Prozesioaren ostean Iruñeko udal dantzariek
emanaldia izanen dute udal plazan.
12.00 Txikien eguna. Recoletas plazatik abiatuta
kalejira erraldoi eta kilien konpartsa eta hainbat dantza talde txikiekin.
13.00 Euskal
Musika. Media Luna Parkean. Trikitixa.
13.00 Euskal Musika. Media Luna Parkean.
Trikitixa.
00:00 Euskal Musika. Media Luna Parkean. “Zu Kantari, zu
dantzari” Oskar Estanga-rekin.
13.00 Euskal
Musika. Media Luna Parkean. Trikitixa.
13.00 Euskal
Musika. Media Luna Parkean. Trikitixa.
10.45 Zortziurrena. Prozesioaren ostean Iruñeko
udal dantzariek emanaldia izanen dute udal plazan.
14.00 Erraldoi
eta kilien konpartsari agurra. Autobus geltokian.
09.30 Erraldoi eta kilikiak. Autobus geltokitik.
21.00 Bertako
musika. Gazteluko plaza. Dantzaldia Udal txistulari eta gaitariekin.
Hauez gain, noski, egitarau ofizialetik kanpo hainbat dantza talde eta elkartek
antolatuko dituzten ekitaldiak.
Nork: aritz.2007/06/21 07:12:44.010 GMT-4
Etiketak:
erraldoiak
dantza
iruñea
sanfermin
emanaldiak
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
2007/06/04 06:48:53.005 GMT-4
Bodas, bautizos y comuniones.
Hortik finanziatzen dira dantza talde gehienak, omen. Dantzan.com-eko foroan irakurri ahal izan dugu Aritz Salamanca, gipuzkoar erako aurreskulari txapeldunari egindako
elkarrizketa batean, tristea dela, baina hala dela, dantza taldeek hortik ateratzen dutela aurrera jarraitzeko aurrekontuaren zati garrantzitsuena. Erakundeen laguntza urria dela salatzen du elkarrizketan bertan Salmanca-k.

Konplikatua iruditzen zait afera. Alde batetik, teorian, erdeingarri begitantzen zait ezkontzak izatea dantza taldeen bizirauteko modua. Prostituzio moduko bat, ia. Argi dago, gehienetan ez dagoela beste irtenbiderik, emanaldiek ez dutelako ematen Euskal Herriko dantza talde ereduaren egiturak eskatzen duen diru kopurua.
Baina erakundeekin, neurri handi batean, gauza bera gertatzen da. Haiek jarritako baldintzetara egokitu behar, bestela jai! Hori ere prostituzio modua izan daiteke. Kasu honetan, gutxienez, dantzatzearen truke izaten dira diru-laguntzak. Dantzaren duintasunari erreparatu beharko genioke.
Ezkontzak? Erakundeak?
Nork: aritz.2007/06/04 06:48:53.005 GMT-4
Etiketak:
harrikadak
dantza
erakundeak
ezkontzak
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2007/05/07 12:24:56.254 GMT+2
Gutxi geratzen da San Ferminetarako (2 hilabete eskas) eta garai honetan Iruñea pixkana-pixkana jaietarako prestatzen hasten da. Programa ofiziala ixtear egonen da, programa ez ofizialak ere bai, dantzariok badakigu zer dantzatuko dugun uztailaren 6an eta entseatzen hasi gara, zezenketetarako ganadutegiak aspaldi daude hautatuak,...

Jaietako protagonista garrantzitsuenetakoak dira erraldoi eta buruhandiak. Normalean aste santua bukatuta hasten dituzte entseguak. Astero-astero 2 entsegu, astearte eta larunbatetan, koreografiak gogoratu eta biribiltzeko. Aurten oraindik ez dira entseatzen hasi, ordea. Iruñeko udalak industria-nabea agindu zien Landabengo poligonoan, baina nabea beste zer edo zertarako behar zutela-eta azkenean, momentuz, entsegurik ez.
Gauzak ongi, hauteskundeak pasata hasiko dira entseatzen (San Fermin-etarako hilabete eskasaren faltan izanen gara orduan). 4 aste x 2 entsegu astean = 8 entsegu San Fermin goizetan izaten den ikuskizunik jendetsuena prestatzeko. Ez da normala.

Egoera antzekoa edo larriagoa akaso dute
alde zaharreko erraldoien konpartsakoek. Ensaiatzeko toki falta gutxi balitz, erraldoiak gordetzeko lokal duinik ere ez baitute. Iruñeko udalari behin eta berriz eskatu diote erraldoiak gorde ahal izateko toki bat, baina kasu honetan ere kasurik ez.
Informazio gehiago
hemen.
Nork: aritz.2007/05/07 12:24:56.254 GMT+2
Etiketak:
erraldoiak
dantza
iruñea
sanfermin
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
2007/04/03 09:57:16.897 GMT+2
Duela ia 2 urte "istriputxoa" izan nuen eta ordudanik iltze hori bera eraman dut tibian sartuta alderik-alde. Atzorarte.

Berez ez du asko pisatzen (fisikoki), baina gainetik pisu handia kendu didatela esan dezaket. Orain bi aste eman beharko ditut geldi zauria osatzen den arte. Eta hortik aurrera, ia nire zangoa bere onera etortzen den.
Azken 2 urtetan dantzan egin dut noski, baita dantzan disfrutatu ere, baina nahi ala ez, hezur barruan halako tramankulo bat daramazunean, atzeman egiten da.
Irrikitan nago puntuak kendu eta nire zango "berriaren" abildadea neurtzeko.
Nork: aritz.2007/04/03 09:57:16.897 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
2007/03/09 09:08:16.475 GMT+1
Azken egunotan, Iruñeko dantza taldeen arteko gora-beheren inguruko mezu truke bat izan da hemen. Batek baino gehiagok adierazi duenez, ez da hau toki ez modu egokiena gauza hauek konpontzeko, eta beraz, gaia ezkutatzea erabaki dut. Eztabaida beste moduren batean bideratzeko prest nagoela adierazi nahi dut. Hemen idatzitakoak inplikatuetako inork jaso nahi baditu, jar dadila nirekin kontaktuan (aritz-abildua-dantzan.com).
Barkatu endredoak.
Nork: aritz.2007/03/09 09:08:16.475 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
Hurrengoak