Hemen zaude: Hasiera Bideoak Tradizionala Nafarroa Beherea

Nafarroa Beherea

Migel Angel Sagaseta: Luzaideko dantzak

Ituren-en jaio, apaiz lanera joan zen Luzaidera Migel Angel Sagaseta. Berehala ohartu zen herri hartan dantzak zuen garrantziaz, eta poliki poliki hurbiltzen hasi, musika aldetik laguntzen hasi eta ohartu orduko informazio eta dokumentazio bilketan buru-belarri ari zen. 1977. urtean argitaratu zuen Luzaideko dantzak liburua Migel Angel Sagasetak. Musikari eta dantza taldeentzat altxor harrigarria gertatu zen, eta Nafarroa Behereko dantza eta musikak ezagutu, biziberritu eta zabaltzeko ezinesteko tresna bihurtu zen. Urteak pasata, eta Luzaide atzean utzita, Bizkai Folklor Elkarteko Sabin Egigurenek akuilatuta, liburua berrosatu, zabaldu eta euskaratzeari hasi zen Sagaseta. 2011 urtean argitaratutako Luzaideko ddantzak liburukote ikusgarria da lan horren emaitza. Luzaidetik abiatu eta  Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa, Baztan eta Biarnoko dantzen berri jasotzen du Sagasetak. Liburua argitaratu berritan elkartu ginen Migel Angel Sagasetarekin Etxarri-Aranatz-en. Berarekin izandako ordubeteteko elkarrizketa mamitsua da hemen argitaratzen duguna. Irudiak: Eire Vila. Elkarrizketa: Oier Araolaza. Migel Angel Sagaseta, Luzaideko dantzak, Etxarri-Aranatz, 2011-05-16.