Hemen zaude: Hasiera Bideoak Tradizionala Araba

Dokumentuaren akzioak

Araba

Hirinet: Arabako herri inauteriak

Arabako inauterien inguruko bideoa prestatu du Hirinet-ek. Arabako hainbat herritan herri inauteriak ospatzen dira, besteak beste, Zalduondon, Ilarduian, Eginon, Andoinen, Kanpezu, Kuartango, Salcedon eta Okarizen, eta horien berri ematen du bideoak. 2008an Arabako Herri Inauteriak Kultur (AHIK) elkartea sortu zen herri inauteriak berreskuratzeko eta ezagutzera emateko. Carlos Ortiz de Zarate, 'Arabako Herri Inauteriak' liburuaren egilea eta Lurdes Lekuona AHIK Kultur Elkarteko lehendakariaren hitzak jaso dituzte bideoan. Arabako herri inauteriak, Hirinet, 2014.