Hemen zaude: Hasiera Bideoak Klasikoa

Dokumentuaren akzioak

Klasikoa

Agonia eta Estasia: Urte bete English National Balletean 1. atala

Ingalaterrako Ballet Nazionalaren 60. urteurrena zela eta BBCk ekoiztuta hiru ataleko seriea da honakoa. Izenburu dramatikoa jarri zioten, agonia eta estasia, izan are, ballet konpainia zorrotz, lehiakor eta une batzuetan krudel baten eguneroko gora-beherak, tentsioak, lanak eta nekeak agertzen ditu. English National Balletean hiru ballet entzutetsu, "Zisneen Lakua", "Romeo eta Julieta" eta "Intxaurhauskailua" prestatzeko entsegu, lan eta gora-beherak ageri dira bertan. Dantzarien neke, izerdi, zauri eta lesioak, koreografoen kezka eta ahaleginak, zuzendari artistikoen gidaritza eta hautaketak... Derek Deane koreografoak eskarmenturik gabeko dantzari gaztea hautatu du mundu-mailako dantzariaren bikote izateko, eta erronkak presioa eta tentsioa ekarriko ditu berarekin. Agony and Ecstasy. A Year with English National Ballet. Episode 1, BBC, 2011.