Hemen zaude: Hasiera Bideoak Europa

Europa

Krakovia: Lajkonik, Zamaltzaina eta Zywiec-eko Konik

"Lajkonik mundua, zaldikoaren mundua" erakusketa inauguratu da 2014ko martxoaren 31an Krakoviako Historia Museoan. Erakusketaren inaugurazio ekitaldian Krakovia bertako Lajkonik-en, Zywiec herriko maskaradako Konik (zaldiko) eta Zuberoako zamaltzaina, horien segizioak eta dantzen agerraldia burutu da. Ekitaldi horren irudiak ikus daitezke honako bideo honetan, bai kalejira eta emanaldikoak, eta baita erakusketaren irudiak ere. Lajkonika laguntzen duen taldearen doinura dantzan, neskak gonbidatuz eta banderaria lagun duela ageri da. Zywiec-eko maskaradako pertsonaia ugari ageri dira irudietan: bi konik edo zaldiko elkarren ondoan, hartza, domatzailea, ijito kautera kinkalleroak eta zaldikoak perratzen dituztenak, tximinia garbitzailea, deabrua, heriotza, musikariak, e.a. Zuberoako maskaradetako dantzak, bereziki Zamaltzainaren parte hartzea dutenak Kezka, Haritz, Maritzuli eta Argia taldeetako dantzariek egin zituzten. Irudiak: Arantza Uriguen, Eire Vila. Edizioa: Eire Vila. Krakovia: Lajkonik, Zamaltzaina eta Zywiec-eko Konik, 2014-03-31.