Hemen zaude: Hasiera Bideoak Argia: Axuri-beltza 2010

Argia: Axuri-beltza 2010

2010/11/16 10:01

Juan Antonio Urbeltz eta Argia dantzari taldearen Axuri-beltza ikuskizuna Bilbon, Arriaga antzokian. Jaurrietako emakumeen dantza Argiak birsortu zuela 40 urte bete zirela ospatzeko prestatu zuen Argiak Axuri-Beltza ikuskizuna eta 2009ko abenduan eskaini zuen Victoria Eugenian, 2010eko azaroan Bilbon eskaini da berriz emanaldia. Bertan, Axuri-beltza bera tarteko, 40 urteko ibilbidean Argiak egindako zenbait lan bildu ditu. Irudiotan Irradaka, almute-dantza, zalduniote eta Axuri-beltza ageri dira. Marian Arregiren zuzendaritzapean 14 musikarik parte hartu zuen ikuskizunean eta eta Argia, Duguna, Haritz eta Kezka taldeetako 60 dantzari. Irudiak: Eire Vila. Bilbo, Arriaga antzokia, 2010-11-14.

Etiketak
axuri-beltza
juan-antonio-urbeltz
urbeltz
arriaga
bilbo
haritz
irradaka
tradizionala
zalduniote
duguna
argia-dantzari-taldea
arriaga-antzokia
almute-dantza
argia
2010
jaurrieta
kezka
Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu
xatan
2010/11/16 22:21

Non eta noiz dira hurrengo emanaldiak?

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.