Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Bideoak

Urdiain: San Juan Kantaita 2014

San Juan bezperan kantatzen eta dantzatzen dute San Juan Kantaita Urdiainen herriko neska gazteek. Bazkalostean elkartu, eta azken ensaioak egin ondoren, jantzi eta San Juango ermitara abiatzen dira, bertan, meza ostean dantzatu eta kantatzeko.

Besteak beste Resurrección Maria de Azkuek, Francisco Arraras eta Jose Maria Satrustegik bildu zituzten Urdaingo San Juan Kantaitaren hitzak, eta azken honek jasotako aldaera da hemen jasotzen duguna:

San Juanen Kantaita

Egu bai egun honek San Juan diruri

Ez da San Juan bañan hala alunbra bedi.

Guazen San Juanera gaur arratsian
Etorriko gerala biar goizian.

Guazen San Juanera berduratara
Berduratara eta han egotera.

Juan nintzan Fraintziara etorri maiatzian
Zalditxo urdinian astuaren gainian.

San Juango iturriaren ondotik
Zazpi iturri urre kainuetatik,
Zortzigarrena metal zurietatik
Zortzigarrena metal zurietatik.

San Juango iturrien dago ura berde
Amurraitxo freskuak hantxen dirade,
Lernizko eskuak eta gero musua
San Juango iturriaren freskua!

Jesukristoren lengusua da
Aita San Juan Bautista,
Aingeruak dantzan dabiltza,
Dabiltza baia dabiltza
San Juanen pozian dabiltza!

Andra mutur maketsa
Aingeruak dantzan dabiltza,
Dabiltza baia dabiltza
San Juanen pozian dabiltza.

San Juan garagarrilian
Denbora galantian!
Maizik eta garik ez dagonian etxian!

Orain arte belar
hemendik aurrera gari!

2014ak ekainaren 23an Urdiango 9 neskak egin dute San Juango Kantaita: Nerea Berastegi, Amaia Galarza, Sarabe Arakama, Iratxe Urrutia, Ane Razkin, Oihane Agirre, Ioana Berastegi, Maialen Unanua eta Usue Méndez.

San Juango Kantaita Urdiainen San Joan bezperan. Irudiak: Eire Vila. Urdiain, 2014-06-23.