Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Bideoak

Aurreskua 27 metroko tranpolinean

Asteburuak utzi digun irudi ikusgarrienetakoa izan da. Bilbon ospatu den tranpolin jauzi ikusgarrien ekitaldian, Ibaizabal gainean 27 metrora zegoen tranpolinean agurra dantzatu du Salbatzaile taldeko Alberto Dueñas dantzariak. Milaka lagun begira Guggenheim-en itzalean, ibaiaren ertzetan eta baita uretan, ehunka ontzitan. Joselu Angulo txistulariak agurraren lehen notak jo dituenean korapiloa egin da ikusle gehienen sabelean. Tenplez eta kemenez dantzatu du Albertok aurreskua. Besteak beste Jon Galleterok, Fidel Garciak, Salbatzaile dantza taldeak edo Setxio Bilbaok sareratu dituzten aurreskuaren bideoen irudi ikusgarrienekin osatu dugu honakoa. Aurreskua tranpolinean, Bilbo, 2014-09-20.