Soraluzeko Dantza Taldearen 50. urteurrena

Soraluzeko Dantza Taldearen 50. urteurrena

Egilea
Pil-pilean Euskara Elkartea

Formatua
DVD

Editorea
Pil-pilean Euskara Elkartea

Data
2007/12/14

Soraluzeko Dantza Taldeak aurten 50 urte betetzen dituela-eta, Pil-pilean Euskara Elkarteak DVDa kaleratu du, Euskal Jai Batzordea, Urrats Dantza Taldea eta Kontrargirekin batera.

Herriko dantza taldeen argazki eta bideoek bildu dituzte DVDan. XX. mende hasierako dantza argazki zaharrak, berriagoak, urteurreneko ekitaldien argazki eta bideoak, garai desberdinetako irudiak bildu dituzte bertan.

5 atal nagusi biltzen ditu DVDak:
 
  • Dantza Taldearen historia batzen duen argazki muntaia
  • Ezoziko Ama dantza taldearen saioaren bideoa 1966ko jaietan
  • Ikastolako dantza taldea eta 70.hamarkadako euskal jaien bideoa
  • 50. urteurreneko ospakizuneko argazki muntaia
  • 50. urteurreneko ospakizuneko bideoa

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak